Euria. Xehetasun milimetrikoan marrazteak sortutako hausnarketak

Autorea(k): Aitor Irulegi Lopez
Jakintza-arloak: Artea
Orrialdeak: 5-22

Artikulu hau arte-praktikan oinarritutako ikerketa bat da, eta ikergaia marrazteak sorturiko hausnarketa da. Hausnarketa hori eraikitzeko nire praktika artistikoa erabili dut objektu gisa. Analisi-forma esperimental bat erabiltzen dut prozesuaren pentsamendua garatzeko. Artikulu honetan marrazki-serie bat egiten nuen bitartean izandako pentsamendu idatzia izan da abiapuntua. Marrazki horiek Euria seriea osatzen dute (2019), eta horiek neurri milimetrikoan bata bestearen ondoan jarritako marrez eginda daude. Esperientzia pertsonaletik ateratako kontzeptu zein ideiak konparatu egiten ditut beste artista eta pentsalarien testuekin. Marrazketako gertaera xumeak hartzen dira: marra, erritmoa, trama… eta abar, eta momentuko bizipenen eta pentsamenduaren bitartez marrazkilariok komunean ditugun kezken inguruan hausnartzea izan dut helburu. Xumeak diruditen baina benetan indartsuak diren marrazkietan agertzen diren aspektu horiekin tenplu bat eraiki nahi izan dut, marrazkilarion eta artiston pentsamenduaren topagune bilaka dadin.

Aldizkari honetako artikuluak deskargatzeko webgunean login egin behar da:

Sartu
Jaitsi