Covid-19arengatik ezarritako konfinamenduaren eragina unibertsitateko LGB ikasleen egoeran eta osasun mentalean ,

Autorea(k): Juan Etxeberria Murgiondo, Estibaliz Cepa-Rodríguez
Jakintza-arloak: Psikologia
Orrialdeak: 85-102

Covid-19ak osasun mentalean izan duen eragina oso ezaguna izan arren, ez dago lesbianen, gayen eta bisexualen (LGB) osasunean pandemiak nola eragin dien zehazten duen ikerketarik Espainian. 475 LGB ikaslek parte hartu zuten gai horren inguruko inkesta-azterlanean. Laurdenek baino gehiagok depresio klinikoa (% 29,3) eta antsietate-nahasmendu orokorra (% 25,7) izateko probabilitatea zuten. Gainera, pandemian zehar sexu-gutxiengoetan identifikatutako faktore estresagarri espezifikoak aztertu ziren. Parte-hartzaileen % 5,1ek adierazi zuten sexu-orientazioarekin lotutako familia-gatazkak maiz izan zituztela. Heren batek (% 33,5) baieztatu zuen lesbiana, gay eta bisexualen komunitatearekiko lotura murriztu zuela. Beraz, emaitzek erakutsi zuten, Covid-19arekin lotutako faktore estresagarri espezifikoek depresio- eta antsietate-sintomen aldaketa nabarmena azaltzen zutela. LGB gazteen osasun mentalari zuzendutako erakundeek gehiago ulertu beharko lituzkete familiari, espazioari eta pribatutasunari buruzko kezkak, laguntza esanguratsuak eskaintzeko. Erantzun politiko gisa, baliteke LGB gazteentzako espazio eta babesleku seguruak behar izatea.

Aldizkari honetako artikuluak deskargatzeko webgunean login egin behar da:

Sartu
Jaitsi