Bihurkari eta elkarkari iragangaitzak inpertsonal eta inkoatiboekiko konparazioan
Lan honetan egitura bihurkari eta elkarkari iragangaitzak aztertuko ditugu inpertsonal eta inkoatiboekiko konparazioan. Egitura horiek guztiek itxura bera dute kasuari, komunztadurari eta aditz laguntzailearen txandakatzeari dagokienez, baina ez dute jokabide sintaktiko bera. Lanean zehar, egitura inpertsonal eta inkoatiboak ezaugarritzeko literaturan baliatu diren irizpideak eramango ditugu bihurkari eta elkarkari iragangaitzen azterketara. Erakutsiko dugunez, bihurkari eta elkarkari iragangaitzek kanpo-argumentu bat dutela dirudi, inpertsonalek bezalaxe (eta inkoatiboek ez bezala). Alabaina, beste ezaugarri batzuetan, hala nola inpertsonalen ageriko argumentuaren pertsona-murriztapenean, bihurkari eta elkarkariek ez dute inpertsonalekin bat egiten eta inkoatiboen antzeko jokabidea erakusten dute. Azkenik, inpertsonal eta inkoatiboetan ez bezala, egitura bihurkari eta elkarkari iragangaitzetan ageriko argumentu bakarrak kanpo-argumentua dirudiela erakusten duten ebidentziak jasoko ditugu.
Aldizkari honetako artikuluak deskargatzeko webgunean login egin behar da:
Sartu