Arnasgune bateko haurrak eta hitanoa: hastapena eta helduen begirada
Urteek aurrera egin ahala hitanoa gero eta gutxiago erabiltzen da eta aurrerantzean ere bide beretik jarraitzeko joera erakusten du. Kezka horretatik abiatuta, Gipuzkoa erdigunean kokaturiko herri txiki bat oinarri hartuz, lan honen helburua da ezagutzea zein diren haurretan hitanoaren hastapenaren ezaugarriak eta horretan zer eragin duten generoak eta haurren inguruko pertsona erreferenteek. Horretarako, eskola txiki bateko kideen laguntzarekin, behaketa, elkarrizketa nahiz galdetegien bidez informazioa jaso da. Bildutakoarekin, hitanoaren ezaugarri tradizionalak mantentzen direla ikusi da, tratamendu hori batez ere genero maskulinoarekin lotzen jarraitzen baita, haurren artean mutiletan hitanoa asko entzuten den bitartean nesketan ia ez baita entzuten.
Aiora Eizmendi Otaegi: "Haurrek parekoekin praktikatuz ikasten dute hitanoa"
Aldizkari honetako artikuluak deskargatzeko webgunean login egin behar da:
Sartu