Hedabideek oker eman dituzten erreferentzia feministak
Hedabideek zabaltzen duten informazio okerrak bi jokabideri erantzun diezaieke: misinformation, informazio faltsua oharkabean zabaltzeari, eta disinformation, informazio faltsua sortu eta zabaltzeari. Feminismoari dagokiola, hedabideek mugimendu politikoaren une fundatzaileak diren gertakariak oker zabaldu dituzten ala ez aztertzea du helburu lan honek: «feminismo» berbaren sorrera, Martxoaren 8aren jatorria eta AEBko olatuen kontaketa. Horretarako, iturri zuzenetara eta dokumentazio-zentroetara joz, gertakarien kontaketa egiaztatu eta Euskal Herriko hedabideek (euskaraz, frantsesez eta gaztelaniaz) eman dituzten albisteekin alderatuko ditut.
Ikerketa-lan honen ondorio nagusia da euskal hedabideek zailtasun nabaria daukatela AEBn sortutako informazioak egiaztatzeko. Aldi berean, hedabideek ez diete euskal feminismoaren ezaugarriei heldu, kasu bakarrean soilik: Martxoaren 8aren jatorria 1889ko Bilboko emakume puru-egileen grebarekin lotzeko. Oinarririk gabeko datu horrek, baina, argi utzi du gaztelaniazko hedabideen intentzionalitatea ez dela izan informazioa egiaztatzea, albiste deigarria nabarmen zabaltzea baizik.
Aldizkari honetako artikuluak deskargatzeko webgunean login egin behar da:
Sartu