Ingurumen-justizia nazioartean: giza eskubideak benetan bermatzeko bitartekoa

Autorea(k): Galder Guenaga Garai, Yary Saidy Bellmont Arteaga
Jakintza-arloak: Zuzenbidea eta Jurisprudentzia
Orrialdeak: 81-103

Ingurumenaren suntsiketak injustizia larriak eragiten ditu eta, bereziki, planetako biztanle ahulenei erasaten die, neurrigabeko ingurumen-sakrifizioa jasanaraziz. Horregatik, premiazkoa da ingurumen-justiziaren nozioa ulertzea. Eta hori da, hain zuzen ere, artikuluaren muina, zeinak agerian uzten duen sistema juridikoek duten joera ingurumen-eskubideak ezinbesteko baldintzatzat aitortzeko giza eskubideak bete daitezen. Aitortza hori hainbat bidetatik egiten da nazioartean, baina nabarmena da jurisprudentziaren bidez egiteko joera. Horregatik, garrantzitsua da ingurumen-justizia ikuspegi askotarikoak dituen genero edo kontzeptu zabal gisa jorratzea, baita haren alderdi jurisdikzionala aztertzea ere, nazioartean ingurumen-justizia nola definitzen eta interpretatzen den azaltzeko.

Aldizkari honetako artikulu guztiak deskargatzeko, bertako harpideduna izan behar zara.

Horrez gain, artikuluak deskargatzeko webgunean login egin behar da:

Sartu