Gazteen bizitza aktiborako trantsizioa: Euskal Autonomia Erkidegoko egoeraren azterketa, analisia eta ondorioak
Artikulu honetan, Euskal Autonomia Erkidegoko bizitza aktiborako trantsizioaren egoera aztertu da. Besteak beste, gazteen bizitza aktiborako trantsizioaren paradigma nagusiak aztertu ditugu, bakoitzaren oinarriak kontuan izanik. Horrez gain, aipatutako trantsizio horretan eragin zuzena duten hainbat faktore ereaztertu dira: hezkuntza, lana… Faktore horiek, ordea, modu isolatuan ulertzetik urrun, gaur egungo testuinguruan kokatu dira. Horrela, ondorioztatu da gero eta interkonektatuagoa eta prekarioagoa den mundu batean bizi garela egun, eta ziurgabetasun horrek eragindako aldaketek, hein batean, kolokan jarri dituztela orain arte ezagututako trantsiziorako egitura tradizionalak, hala nola lana edo hezkuntza. Amaitzeko, belaunaldi berriek bizi duten haustura ekonomikoak izan dezakeen bilakaeraren inguruan hausnartu da artikuluan.
Aldizkari honetako artikulu guztiak deskargatzeko, bertako harpideduna izan behar zara.
Horrez gain, artikuluak deskargatzeko webgunean login egin behar da:
Sartu