Trenbideko langileriaren depurazioa Gerra Zibilean eta frankismoan: Tuteraren eta Sakanaren arteko konparaketa
Lan honen asmoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren barruko Nafarroako Oroimen Historikoaren Dokumentu Funtsak hainbat urtez egiten daraman ikerketaproiektuaren barnean kokatua, Gerra Zibilak eta frankismoak iraun bitartean gertatutako trenbideko langileen depurazio-prozesuaren ikerketan aurrera egitea
da, Tuterako eta Sakanako geltokietako langileei ireki zitzaizkien depurazio- espedienteen ikerketaren bidez. Dokumentu horietatik, langileen izenak, lanbideak, militantzia politiko eta sindikal ezagunak, eta pairatutako zigorrak aterako ditugu. Gero, lan-zigorrak ikertuko ditugu lanbidearen, geltokiaren, agente errepresiboen
balorazioaren eta militantzia ezagunaren arabera. Azkenik, enpresak balorazio onak estrategia baten ondorioz ematen zituela eta militantzia ezaguna zuten langileek militantzia ezagunik gabeko langileek baino proportzionalki lan-zigor gehiago pairatu zituztela ondorioztatuko dugu.
Aldizkari honetako artikuluak deskargatzeko webgunean login egin behar da:
Sartu