Mendekotasuna zahartzaroan: epe luzeko zaintzak noren esku?

Autorea(k): Iduzki Soubelet Fagoaga, Uzuri Castelo Moñux, Lorena Gil de Montes Etxaide, Maider Larrañaga Egilegor
Jakintza-arloak: Psikologia
Orrialdeak: 71-94

Mendekotasunari eta epe luzeko zainketei lotutako eztabaida eta eraldaketak gailentzen ari dira egungo gizartean. Ondorioz, jendeak hainbat kezka, zailtasun eta kontraesan kudeatu behar izaten ditu egunerokoan. Ikerketa honen helburua da gizartean zahartzaroko mendekotasunari buruzko esanahiak aztertzea, irudikapen sozialen teorian oinarrituta. Hogeita sei elkarrizketa burutu ziren Gipuzkoan zaintzaren esperientzia familiartean bizi izandako pertsonekin, etxez etxeko soldatapeko zaintzaileekin eta zahar-etxeetan artatuak ziren adinekoekin. Emaitzek erakutsi zuten irudikapen sozialak zazpi gairen bitartez artikulatzen zirela, kultura, erakunde eta harremanen dimentsio psikosozialei loturiko tentsio eta ideia kontrajarriak agerian utziz. Eztabaidan irudikapen sozialen izaera dinamiko eta dialogikoa azpimarratzen da, egungo testuinguruan mendekotasunaren eta zaintzaren antolaketak plazaratzen dituen eztabaidak ulertzeko gako batzuk emanez.

Aldizkari honetako artikulu guztiak deskargatzeko, bertako harpideduna izan behar zara.

Horrez gain, artikuluak deskargatzeko webgunean login egin behar da:

Sartu