Generoa politika liskartsuaren ikasketan. Gazte aktibisten ereduen berrikusketa Hego Euskal Herriko ziklo politikoaren aldaketan

Jakintza-arloak: Soziologia
Orrialdeak: 95-115

Artikulu honetan genero-ordenaren birsorkuntza aztertzen da politika liskartsuaren barnean gauzatutako ikasketa politiko informaletan. Asmo kontra-hegemonikoak dituenean, politika liskartsuak indarrean dagoen eredu soziala eraldatzea eta aktibistak emantzipatzea izaten du helburu. Halaz ere, ETAk bere jarduera armatua utzi ondoren Hego Euskal Herriko ezker abertzaleko gazte aktibisten artean egindako azterketa kualitatiboak erakutsi digunez, politika liskartsuaren errepertorioek eta ekintzek maskulinitate hegemonikotik hurbil dauden aktibista-ereduak bultzatu dituzte oraintsu arte, eta mendeko posizioan kokatu dituzte neska parte-hartzaileak. Aldaketaren eta jarraitutasunaren aldeko indarren arteko gaur egungo tentsioan, testuinguru liskartsu horietan neska aktibisten agentzia kolektibo disidenteak, zehazki, agentzia feministak eratzen lagun ditzaketen faktoreak analizatzen dira.

Aldizkari honetako artikulu guztiak deskargatzeko, bertako harpideduna izan behar zara.

Horrez gain, artikuluak deskargatzeko webgunean login egin behar da:

Sartu