Enplegagarritasunerako zehar-konpetentziak Ocean i³ proiektuan

Autorea(k): Olatz Zinkunegi Goitia, Itziar Rekalde Rodríguez, Alberto Díaz de Junguitu Gonzalez de Durana
Jakintza-arloak: Hezkuntza-teoria eta -metodoak
Orrialdeak: 5-35

Goi Mailako Hezkuntzaren Europako Esparruak lan-merkatuan aintzatesten diren konpetentzien garapena oinarritzat hartzea eskatzen du gaur egun. Horrela, ikasleek profil profesional egokia garatuko dute jarduera profesionala eraginkortasunez betetzeko. Goi-mailako hezkuntza-proiektuetako bat da Ocean i³, ozeanoaren

iraunkortasuna helburu izanik sortutako hezkuntza-berrikuntzako Euskadi-Akitania mugaz gaindiko proiektua. Ikerlan honen helburua, hain zuzen ere, Ocean i³ proiektuan enplegagarritasunean laguntzen duten zehar-konpetentzien garapenean ikasleek eta irakasleek duten pertzepzioa aztertzea izan da. Emaitzek erakutsi

dutenez, proiektuan parte hartzeak enplegagarritasunean modu positiboan eragiten duten zehar-konpetentzien garapenean lagundu die parte-hartzaileei, hala nola talde-lanean, ikuspuntu berriak ezagutzean, komunikazioan, autonomian, gatazka konplexuen ebazpenean eta moldagarritasunean.

Aldizkari honetako artikulu guztiak deskargatzeko, bertako harpideduna izan behar zara.

Horrez gain, artikuluak deskargatzeko webgunean login egin behar da:

Sartu