Hominidoen (homo eta mulier) fakultate mentalak eta produktuak Euskal Herrian

Jakintza-arloak: Soziologia
Orrialdeak: 167-179

Gure egungo gogoetan unibertsoa dugu azken zola. Mundu osoa, existitzen den oro, alegia. Hala ere, hori guztia ezagutzetik arras urrun gaudenez «zientzia» arloan, gaurko gure gogoetan Euskal Herriko hominidoen prehistoriaz dakiguna gogoratuz kritikoki adierazten saiatzea dugu helburu. Euskal Herrian bizi izandako espezie hominidoen arteko harremanez XX. mendean adierazi izan zaigunaz arituko gara, Ataungo herrira so. Horretarako, hominidoen arteko harremanez adieraziak izan diren errepresentazio sozialak erabiliko ditugu. Hasteko, etnografoen lana, ondotik etnologoetara igaroaz lehenek jasotako ahozko produktuak, arte plastikozkoak eta idatzizkoak izan ditugu esku artean. Eta lan hau burutzeko antropologoetara heltzen gara. Gainera, gaur egun lekuan lekuko zientzietan ezinbestekoak diren soziologoak, psikologoak eta historiagileak ere presente edukiko ditugu eginkizun honetan.

Aldizkari honetako artikuluak deskargatzeko webgunean login egin behar da:

Sartu
Jaitsi