Tokiko kultura-ondarea aztertzeko proposamen didaktikoa. Lehen Hezkuntza

Jakintza-arloak: Pedagogia
Orrialdeak: 19-53

Hezkuntzako curriculumaren garapenean ohikoa den modura, hiru zehaztapen-maila bereizten dira. Lehen zehaztapen-mailan, ikaslearen irteera-profil orokorra definitzen da oinarrizko eta derrigorrezko hezkuntza osorako. Bigarrenean, ikaslearen arloko irteera-profil espezifikoa. Eta hirugarrenean, berriz, aurreko bi zehaztapen-mailetan oinarrituz, arloka, ikasturte bakoitzean gelan aplikatzeko unitate didaktikoak proposatzen dira. Artikulu honetan, azken horri heldu nahi diogu; Lehen Hezkuntzako azken zehaztapenean, gelan jarriko dugu begirada, eta tokiko kulturaondarea aztertzeko proposamen bat eskainiko dugu etapa horretako zereginetara zuzendutako irakaskuntza-ikaskuntzarako. Nahiz eta gure fokua Gipuzkoako hego-mendebaldeko Debagoiena eskualdean jarri, uste dugu gainontzeko lanetan esandako eta idatzitako guztia baliagarria dela edozein herri nahiz eskualderi aplikatzeko ere.

Aldizkari honetako artikuluak deskargatzeko webgunean login egin behar da:

Sartu
Jaitsi