Mike Leigh: filmak entseguetan sortzen dituen zinegile baten metodoaren baliagarritasuna aktoreak zuzentzen ikasteko
Autorea(k): Jon Urraza Intxausti
Jakintza-arloak: Artea
Orrialdeak: 5-22
Mike Leigh zinegileak aktoreekin egindako sormen-lanean oinarritzen den zinegintza-metodoa garatu zuen, bere filmetan giza presentzia sinesgarriak pantailaratzeko helburuarekin. Metodo horren bitartez, Leighek gidoi-sorkuntza eta aktoreen zuzendaritza uztartzen ditu entseguetan, eta metodo hori ikusentzunezko ikasketetan landuz gero «pantailarako aktoreen zuzendaritza» ikasteko helburuarekin, zuzendari-ikaslea lehenengo momentutik aktoreak zuzentzera derrigortuta egongo litzateke, eta, ondorioz, ikasketa zine-sorkuntza prozesu guztian zehar gertatuko litzateke.
Aldizkari honetako artikuluak deskargatzeko webgunean login egin behar da:
Sartu