Sailburuak

Bazkideak UEUk dituen 27 sailetan banatzen dira. Sail bakoitzak jakintza-alor batean lan egiten du eta autonomoa da. Sailek, UEUren Idazkaritzarekin batera UEUren jarduerak antolatzen dituzte: ikastaroak, jardunaldiak, liburuak... Hauek dira sail bakoitzeko sailburuak.

Antropologia Saila

Leire Castrillo Velez de Mendizabal

(Zaldibar, 1993)

Antropologia Saileko sailburua
Gizarte Langintzan (EHU, 2016), Gizarte Hezkuntzan (EHU, 2018) eta Soziologian (UNED, 2019) graduatuta da eta Antropologian doktorea. Gaur egun, ikertzailea eta irakaslea da EHUn.

Harremanetan jartzeko

Maider Galardi Fernandez de Aguirre

(Lasarte-Oria, 1995)

Antropologia Saileko sailburua
Ikasketa Feministetan eta Generokoetan doktorea (2025). Soziologia (EHU 2013-2017) ikasi zuen eta Zientzia Politikoen eta Administrazio Publikoaren gradua amaitzear zela hasi zen Berria egunkarian kazetari. Ordutik, ikerketa eta kazetaritza, biak uztartu ditu, betiere gatazka-gaiak eta feminismoa ardatz hartuta. Ikerketa Feministen eta Generokoen Masterra (EHU 2018) egitean ezagutu zuen AFIT taldea. 2021eko urtarriletik 2024ko urrira arte Eusko Jaurlaritzaren doktore aurreko laguntza izan du Euskal gatazk(ar)en ertzetako biolentziak 1980-1990ko hamarkadetan senide eta lagunak auzian inplikatuta izan zituzten andreen gatazken, indarkerien era praktika erresistenteen bilketa feminista tesia ontzeko, ikerketa talde horretan bertan. Ordutik, EHUko Soziologia Sailean dihardu, eta hainbat hedabiderekin kolaboratzen segitzen du betiere gaurkotasun politikoari eta ikerketari ikuspegi feministatik begira.

Harremanetan jartzeko

Arkitektura Saila

Inhar Agirrezabala Saenz de Santamaria

(Zarautz, 1980)

Arkitektura Saileko sailburua
2004. urtean ezagutu zuen UEU, arkitektura eskolan, eta urte horretan bertan Biarritzeko udako ikastaroetan parte hartu zuen ikasle gisa. Segidan bazkide egin zen eta orbitan ibili ondoren 2012an eskaini zioten saileko gidaritza hartzeko Anartz Ormazarekin batera. Arkitektura estudio batean egiten du lan eta irakasle gisa jarduten du IBN-IEB-UdLk (Institut für Baubiologie + Nachhaltigkeit – Insitituto Español de Baubiologie – Universitat de Lleida) eskainitako bioeraikuntza masterrean.

Harremanetan jartzeko

Anartz Ormaza Ugalde

(Bakio, 1981)

Arkitektura Saileko sailburua
Arkitektoa  eta hezitzailea TEO Arkitekturan, Aranzadi Zientzia Elkarteko bazkide eta Arkeologia Saileko kolaboratzailea eta umeentzako arkitektura tailerretan hezitzailea, besteak beste urte batzuz Bilboko Guggenheim Museoan. Dantzaria eta euskal dantza irakaslea Deustuko Unibertsitatean. 2012ko udan hartu zuen parte lehendabizikoz UEUn, Bioerikuntza eta Geobiologia ikastaroko ikasle moduan. Urte berean bertan hartu zuen Inhar Agirrezabalekin batera Arkitektura Saileko ardura, Kepa Iturralde aurreko Sailburuaren eskutik. UEUko Arkitektura Sailaren bitartez ordurarte arkitekturako ikasketetan lantzen ez ziren gaiak garatzeko aukera ikusi zuten, eta gai hauen inguruan proposatzen dituzte ikastaroak. UEUk argitaratutako “Aldiri arkitektura eta abar” aldizkariko erredakzio kontseiluko kidea izan da.

Harremanetan jartzeko

Artea Saila

Alaitz Muro Larizgoitia

(Durango, 1978)

Artea Saileko sailburua
Pedagogian lizentziatua da EHUn (2002) eta Arteterapian Master Integratzailea egin du Gironako Unibertsitatean (2022). Hezkuntza Psikomotrizitate Praktikako ikasketak egin zituen Luzaro Eskolan (Bergarako UNED, 2007) eta Psikodidaktikako Ikerketa Gaitasuna EHUn (2006). Gaur egun, sormen-ekintzan kontzienteki eta inkontzienteki, ikusgarri edo ikusezin, trazatzen diren formak ikertzen ari da, artista-pedagogo- eta arteterapeuta-lanak bateratuz, ikerketarekin bat egiten duten estrategiak eta tresnak garatzeko asmoz. Horretarako, artearen bidez adierazpen askea sustatzen duten espazioak eskaintzen ditu, haurren zein helduen bidelagun izanik, artearen eta jolasaren bidez adierazpen askea sustatzen duten estrategiak eta tresnak garatzeko konpromisoaz.

Harremanetan jartzek

Ekonomia Saila

Oskar Arantzabal Iraeta

(Eibar, 1967)

Ekonomia Saileko sailburua
Ekonomia eta enpresa zientzietan lizentziaduna da (Deustuko Unibertsitatea) eta Nazioarteko marketinean masterduna (Strathclyde University, Glasgow, Scotland). Esportazio lanetan jardunean dabil, sektore industrialean. EITBn ekonomia gaietan kolaboratzaile eta estatu txikietan espezializatua. Juan Zelaia saria irabazi zuen 2013an, honako saiakeragatik: “Azpilkueta, ekonomiaren aitzindari”. UEUko Ekonomia sailburua ere bada.

Harremanetarako

Filosofia Saila

Jon Mentxakatorre Odriozola

(Galdakao, 1992)

Filosofia Saileko sailburua
Giza Zientzietan graduatua (Deustuko Unib.) eta Filosofian doktore da (Madrilgo Unib. Autonomoa). Mondragon Unibertsitatean ari da, gaur egungo gizartea eta hezkuntza gaien gainean irakas-ikerketan. UEUren baitan zenbait urtez ikasle eta irakasle aritu ondoren, 2021etik Filosofia saileko arduraduna da.

Harremanetan jartzeko

Fisika Saila

Edorta Carrascal Lekunberri

(Bilbo, 1970)

Fisika Saileko sailburua
UEUko kidea da Larraonako garaietatik; Fisika eta Informatika sailetako kidea da, eta Matematika eta Arkitektura sailetan ere ibili da. EHUn egiten du lan, Gasteizko Ingeniaritza Eskolan, Sistemen Ingeniaritza eta Automatika Departamentuan. Fisikan lizentziaduna, Elektronikan ingeniaria eta Nautikan diplomatua da. Nazioarteko doktoretza Ingeniaritza Termikoaren arloan egin zuen eta ikerketa-egonaldia KU Leuvenen egin zuen, Belgikan.

Harremanetan jartzeko

Iñigo Gonzalez de Arrieta Martínez

(Bilbo, 1993)

Fisika Saileko sailburua
Fisikan doktorea eta 2023tik EHUko Fisika Saileko irakaslea (Leioan). Bitartean, bi urte eman zituen Frantzian lan egiten, CNRS Orleansen. Fisikari esperimentala da eta materialen ezaugarri optikoak ikertzen ditu; irakaskuntzaren aldetik, optika eta fisika kuantikoaren arloko irakasgaiak ematen ditu. UEU 2017an ezagutu zuen, Iruñean antolatu zen IkerGazte kongresuan parte hartu zuen eta. CAF-Elhuyar saria irabazi zuen 2019ko edizioan, “Dysonen esferen bila” dibulgazio-artikuluarekin. Amaitzeko, Materialen Zientzia eta Teknologia kongresuaren batzorde zientifikoko kidea da.

Harremanetan jartzeko

Glotodidaktika Saila

Marga Ibañez Ramos

(Bilbo, 1964)

Glotodidaktika Saileko sailburua

Lehen Hezkuntzako irakasle-ikasketak eginak ditu Euskal Filologia eta Atzerriko Hizkuntza espezialitatean, EHUn eta MUn hurrenez hurren. Hezkuntza-testuinguru multikultural eta eleaniztunetan Masterduna da (MU) eta doktoregaia Hezkuntza Berrikuntzan (MU).

Harremanetan jartzeko

Hizkuntzalaritza Saila

Ainara Estarrona Ibarloza

(Gasteiz, 1974)

Hizkuntzalaritza Saileko sailburua
Gasteizen 90eko hamarkadan Euskal Filologia ikasketak egiten ari zenetik du UEUren berri, baina Ixa taldean lanean hasi zenetik izan du harekin harreman estuagoa. Ikasketak bukatuta, Euskaltzaindiaren Orotariko Euskal Hiztegian aritu zen erredakzio-lanetan 8 urtez. 2004. urtetik hona HiTz zentroko Ixa taldean dabil ikertzaile Hizkuntzaren Prozesamenduaren alorrean. 2013. urtean hasita, Hizkuntzalari Euskaldunen Topaketak antolatzeko lanetan ibili da Ixako hizkuntzalari-taldeako kide gisa. 2020an hartu du Hizkuntzalaritza sailaren gidaritza, Uxoa Iñurrietarekin batera.

Harremanetan jartzeko

Uxoa Iñurrieta Urmeneta

(Donostia, 1990)

Hizkuntzalaritza Saileko sailburua
Itzulpengintza eta Interpretazioko ikasketei ekin zienerako, ezaguna zuen UEU, baina gerora estutu du harekiko lotura, doktoretza-tesia egiten ari zela (IkerGazteren lehen hiru edizioetan parte hartu du, irakasle aritu da Itzulpengintza eta Teknologia graduondokoan, eta ikastaro askotan hartu du parte). Euskara teknikoko irakasle aritu da zenbait urtez Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan, EHUn, eta, gaur egun, UEUn egiten du lan, online irakaskuntza-masterrean irakasle. Horrez gain, HiTZ zentroko Ixa ikerketa-taldearekin lankidetzan aritzen da, eta itzulpenak ere egiten ditu tarteka, Haur eta Gazte Literaturakoak batez ere. 2020an hartu zuen Hizkuntzalaritza sailaren gidaritza, Ainara Estarronarekin batera.

Harremanetan jartzeko

Informatika Saila

Aitzol Astigarraga Pagoaga

(Mutriku, 1976)

Informatika Saileko sailburua
Informatika ingeniaritza ikasi zuen UPV/EHUn eta garai horretan ezagutu zuen UEU, Larraonako Udako Ikastaroetan. Ordutik hona, irakasle eta informatikari gisa aritu izan da batik bat, UEUrekiko lotura galdu gabe. 2019ko irailean UEUko lantaldera bildu zen, eta Irakaskuntza Masterreko zuzendari izan zen (2020-2024).

Harremanetan jartzeko

Igor Leturia Azkarate

(Arrasate, 1971)

Informatika Saileko sailburua
Ingeniaritza informatikoa eta elektronikoa ikasi zituen Mondragon Unibertsitatean eta Toulousen, hizkuntza-teknologietako Hiztek eta HAP masterrak egin zituen UEUn eta UPV/EHUn eta doktoretza-tesia hizkuntza-teknologietan UPV/EHUn. Elhuyar Fundazioan egiten du lan, ikertzaile eta hizketa-teknologien saileko arduradun gisa. UEU 1996an ezagutu zuen, Informatikari Euskaldunen I. Topaketetan, eta geroztik bazkide eta informatika saileko kide da, non hainbat ikastaro eman eta jaso dituen. Neurri handi batean, UEUn ikusi eta ikasitakoek eraman dute bere lan-bizitza euskarara eta hizkuntza-teknologietara bideratzera.

Harremanetan jartzeko

Alain Urizar Oleaga

(Bilbo, 1974)

Informatika Saileko sailburua
Ingeniaritza informatikoa ikasitakoa. Ikasle garaian ezagutu zuen UEU, udako euskal unibertsitate bezala ezagutu ere, hau da, udan, euskaraz eta gaurkotasuna zuten gaiei buruzko ikastaroetan. Praktika batzuk ere egin zituen bertan. Hasieratik UEUren Euskal Herriko ikuspegiak erakarri zuen. Eta beti izan du apur bat gehiago eskaintzeko gogoa, orain sortu da aukera hori. Euskal Herria burujabetza teknologikoaren bidean jartzen saiatuko da.

Harremanetan jartzeko

Itzulpengintza Saila

Ines Castiella Imaz

(Barañain, 1974)

Itzulpengintza Saileko sailburua
Ingeniari industriala da formakuntzaz eta lanbidez, eta energia berriztagarrietan dabil lanean; baina horretaz gain sarritan egiten ditu itzulpen teknikoak beste hizkuntzatatik euskarara, eta bi eleberri txiki ere itzuli ditu. Sinetsita dago euskara batua hizkuntza oso gaztea izaki, bere erabilera formala sustatzeko eta baita bere existentziaren berri mundura zabaltzeko,  itzulpengintza lana ezinbestekoa dela, ongi merezitako duintasuna jaso dezan.

Harremanetan jartzeko

Kimika Saila

Josu Lopez Gazpio

(Tolosa, 1987)

Kimika Saileko sailburua
Donostiako Kimika Fakultateko ikasle zela ezagutu zuen UEU eta harrezkero UEUren hainbat ekimenetan gogotsu parte hartu du. 2015ean UEUko unibertsitate-mailako ikasmaterialak sustatzeko laguntzei esker “Kimika orokorreko eskuliburua” argitaratu zuen. 2016ko uztailean “Zientziaren dibulgazioa: aukerak, baliabideak eta erronkak” udako ikastaroa antolatu zuen, Koldo Garcia UEUkidearekin elkarlanean. 2017ko martxotik UEUKo Kimika Sailaren ardura du.

Harremanetan jartzeko

Komunikazio Saila

Xabier Landabidea Urresti

(Bilbo, 1981)

Komunikazio Saileko sailburua
UEU Miarritzen ezagutu zuen lehen aldiz, Ikus-entzunezko komunikazioaren bigarren urtean zegoela. Erromantikotasun eta profesionaltasunaren arteko oreka transmititu zion orduan, eta oreka zail hori gordetzen jakin du gerora ere, IkerGazte kongresuaren Batzorde Dinamizatzailean eta Batzorde Zientifikoan parte hartzerakoan ikusi ahal izan zuen bezala. UEUko Komunikazio Sailburua da, eta Talde Eragileko kidea 2017tik. Euskal Herriak bizi duen aro zirraragarri honetan UEU lehen mailako eragile intelektual eta soziala izateaz gain, euskarak behar eta merezi duen estatusa lortu dezan lanean dabilen edozeinentzat ezinbesteko aliatua dela uste du.

Harremanetan jartzeko

Matematika Saila

Elisabete Alberdi Celaya

(Markina-Xemein. 1975)

Matematika Saileko sailburua
Matematika ikasten ari zela ezagutu zuen UEU, honek argitaratutako zenbait libururen bidez. Ondorengo kontaktua komunikazioarekin lotutako ikastaro batean parte hartu zuenean izan zen. UPV/EHU-ko Matematika Aplikatua Saileko irakaslea da, Bilboko Ingeniaritza eskolan. Matematika saileko arduraduna da 2012tik.

Harremanetan jartzeko

Musika Saila

Idoia Orueta Santa Marta

(Bilbo, 1975)

Musika Saileko sailburua
2015. urtean ezagutu zuen UEU eta 2016ean Musika Sailaren ardura hartu zuen. Musika lizentziatua da biola espezialitatean, bai eta irakaskuntzan diplomatua, luteria ikasketaduna, idazlea eta ikerlaria. Eskola Publikoan irakaslea da lanbidez.

Harremanetan jartzeko

Natura Zientziak Saila

Mikel Etxeberria Okariz

(Beasain, 1994)

Natura Zientziak Saileko sailburua
2013. urtean ezagutu zuen UEU, EuskalNaturaren bidez urte hartan antolatu zuten Natur Zientzien I. Topaketan parte hartu zuenean. Ondoren 2017ko udan UEUren udako ikastaroetan Erlezaintza ikastaroaren antolaketan hartu zuen parte. 2017ko udazkenean Natur Zientzien Sailburu hasi zen UEUn.

Harremanetan jartzeko

Ana Irene Garcia Del Bao

(Donostia, 1996)

Natura Zientziak Saileko sailburua
Biologiako ikasketak burutzen ari zela ezagutu zuen UEU, EuskalNatura elkartearen bidez 2015. urtean antolatu zuten Natur Zientzien II. Topaketan parte hartu zuenean. Geroztik, natura zientzien saileko topaketa eta ikastaroak antolatu ditu, besteak beste: Euskal paisaien argazkilaritzako ikastaroa; Zientzia ala superstizioa? Sendabelarren afera azterketa etnobotanikoaren ikuspegitik; Arazoetan oinarritutako irakaskuntza DBHko Natura zientzietan eta Natur Zientzien III. Topaketa. 2019. urtean Natur Zientzien Sailburu izendatu zuten.

Harremanetan jartzeko

Aitor Salaberria Oiartzabal

(Lezo, 1994)

Natura Zientziak Saileko sailburua
UEUrekin lehen harremana 2013ko Iruñeko udako ikastaroetan eduki zuen arren, Euskalnatura ikasle elkartearen bidez ezagutu zuen hobeki erakundea. Biologo ikasketaz, hasiera batean ikastaroak antolatzen laguntzen zebilen, baina 2017an sailburu egin zuten aurrekoei erreleboa emateko. Egun Euskalnatura eta UEUren arteko zubi dabil, euskal unibertsitatea helburu.

Harremanetan jartzeko

Osasun Saila

Miriam Aguado Atorrasagasti

(Donosia, 1983)

Osasun Saileko sailburua
Farmazian lizentziaduna (EHU) eta hezitzailea da, eta Berrikuntza eta Teknologia kudeatzeko masterra (Deustuko Unibertsitatea) eta Medikuntza Klinikoko ikerketako masterra (UMH) egin ditu. Gaur egun, Easo Politeknikoan dihardu Teknologia Digitalen bultzatzaile gisa eta Gizarte Zerbitzuetako mintegian irakasle.

Harremanetan jartzeko

Pedagogia Saila

Rakel Gamito Gomez

(Arrasate, 1984)

Pedagogia Saileko sailburua
UEUko lantaldeko kide bilakatu zen 2016aren hasieran, on-line irakaskuntzaren arduradun bezala. Urtebete luzez on-line ikastaroak eta ikasgela birtuala kudeatu zituen baina 2017ko apirilean UEUko Eibarko bulegoa utzi behar izan zuen bere doktorego-ibilbidean aurrera egiteko. Denbora-tartea laburra izan arren, harremana estua eta oso bizia izan da hasiera-hasieratik. Ordutik, beti saiatzen da UEUk antolatzen dituen ekintza guztietan parte hartzen eta zenbait ikastaroetako irakasle ere izan da.

Harremanetan jartzeko

Psikologia Saila

Eneko Mendiluze Plaza

(Altsasu, 1987)

Psikologia Saileko sailburua

2019an UEUrako Familia Tepaiaren Hastapenak ikastaroa aurkeztu zuen eta era honetan UEUrekin harremana estua bilakatu zen. Gaur egun, EHUko irakaslea den Luixa Reizabalekin batera saileko sailburutzari heldu dio, erronka nagusi bezala Psikologo Euskaldunen Sarea sortzea duena. Lan arloari dagokionez, Bizkaian eta Nafarroan esperientzia psikotikoak dituzten pertsonekin lan egin ostean, adopzio eta akogidazko alorrean dihardu Iruñean.

Harremanetan jartzeko

Sexologia Saila

Itsaso Bakedano Moreno

(Baldorba, 1992)

Sexologia Saileko sailburua
Sexologoa da. INCISEXeko Sexu-hezkuntza eta aholkularitzako masterra du; Biko Arloak-eko Training sexologia klinikoko formakuntza; Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Prestakuntza Pedagogiko eta Didaktikoa Nafarroako Unibertsitate Publikoan; Sexu Hezkuntzako Espezializazio Diploma Nafarroako Unibertsitate Publikoan; ISESUSen Ikuspegi Sexologikoa duen Esku-hartze Sozialeko Unibertsitate Espezialista. Animazio Soziokultural eta Turistikoko Gradua Hezitzale Eskolan eta Arte Dramatikoko ikasketak.

Harremanetan jartzeko

Soziolinguistika Saila

Arkaitz Zarraga Azurmendi

(Durango. 1972)


Soziolinguistika Saileko sailburua
UEUrekiko harremana orain dela urte asko hasi zuen, edukien zein formaren aldetik ezin erakargarriagoak egiten zitzaizkion ikastaro batzuen bidez. Glotodidaktika eta Soziolinguistika izan dira betidanik bere gai kuttunak. Harrezkero hainbat formazio saio eman eta jaso ditu. Hizkuntzaren irakaskuntzan dauden joeretan sakondu eta geurean ahalik eta modurik eraginkorrenean aplikatzeko saiakera egingo dute sailean, beti aurrera egiteko asmo garbiaz.

Harremanetan jartzeko

Soziologia Saila

Jon Gómez Garmendia

(Ermua/Durango, 1995)

Soziologia Saileko sailburua
Zuzenbide eta Politika Zientzietan doktorea da, Kriminologian graduatua, eta Soziologia Juridikoko eta Krimen arloko Politikan masterra du. UEU 2022. urtean ezagutu zuen, liburuen sorkuntza sustatzeko diru-poltsekiko interesa piztuz. Horren ondorioz, Kriminologiaren printzipioak (2024) gidaliburua argitaratu du eta Uztaro aldizkarian parte hartu du.

Harremanetan jartzeko

Zuzenbide Saila

Sara Arruti Benito

(Lasarte-Oria, 1996)


Zuzenbide Saileko sailburua
Zuzenbidean eta Enpresen Administrazio Zuzendaritzan graduatua (EHU). Oinarrizko eskubideekin eta berdintasunarekin lotutako bi master egin ondoren, 2024an doktore titulua lortu zuen. Egun EHUko ikerlaria eta irakaslea da. IkerGazte kongresuan parte hartu zuen eta ordutik UEUrekin lankidetzan aritu da.

Harremanetan jartzeko

Mikel Fidalgo Astigarraga

(Gernika-Lumo, 1993)


Zuzenbide Saileko sailburua
Zuzenbidean graduatua eta Zuzenbide Prozesalean doktorea da (Euskal Herriko Unbiertsitatean). Euskara irakaskuntzan aritu ondoren, Zuzenbide Prozesaleko irakasle atxikia da gaur egun.

Harremanetan jartzeko

Leire Gorostiza Etxeberria

(Uharte, 1998)


Zuzenbide Saileko sailburua
Zuzenbide gradua eta Abokatutza masterra (DU) burutu ondoren Soziologia Juridikoko Nazioarteko Masterra egin zuen (LSNE-EHU). Egun doktoregaia da EHUko Enpresa Zuzenbidea eta Zuzenbide Zibileko departamentuan. IkerGazte kongresuan parte hartu eta bertan izan zuen UEUren berri.

Harremanetan jartzeko

Iker Lauzirika Ansola

(Elgoibar, 1999)


Zuzenbide Saileko sailburua
Zuzenbidean graduatua (EHU) eta Abokatutza Masterrean masterduna (Pompeu Fabra). Egun, Informazio askatasun digitalari inguruko doktoretza egiten ari da EHUn. Administrazio Zuzenbidea, Konstituzio Zuzenbidea eta Zuzenbidearen Filosofia Saileko (EHU) eta Europagune ikerketa taldeko kidea da.

Harremanetan jartzeko