Subjektuaren zainak eta adarrak

Jakintza-arloak: Gizarte-filosofia
ISBN: 978-84-8438-897-5
Argitalpen urtea: 2024
Orrialdeak: 413

Subjektua omen da europar filosofia modernoaren mamia eta azala. Haren gainean eraiki dira doktrina politiko, moral edo epistemologiko modernoak, hitz batean, paradigma ontologiko oso bat, europar kontzientziak eta agentziak egituratu eta legitimatu dituena. Paradigma horren arabera, subjektua, bere baitan bat eta bera izanik, bera ez den beste guztia bere mendean hartzera jotzen duen nahimen libre eta kontzientea da. Hala agertu da, adibidez, Hegelen jaunaren eta esklaboaren arteko dialektikaz egin diren irakurketa enbaitetan. Jaunak eman behar zion esklaboari —bizitzari, naturari, munduari…— ordena arrazionala, autokontzientzia edota izatearen eta desiraren betetasuna. Filosofian teoria zena, inperio kolonialen, nazio-estatuen edota kapitalismoaren praktiketan gauzatu zen. Jaun europarrak esklaboa menderatu behar zuen, bizitza edota mundua menderatu behar zuen modu berean.

Ikuspegi horretatik aztertu dut Modernitatearen filosofia kanonikoetako subjektuaren bilakaera, bai sistema filosofikoetan, bai (erre)produkzio-harremanen historia materialean. Izan ere, subjektua, politikari dagokionez, askatasunaren, parekotasunaren eta elkartasunaren protagonista izan da, betiere figurazio material batekin: subjektua gizonezko jabea da. Alabaina, historia ez da lineala eta filosofia europar nagusiek ezin izan diote eutsi beren baitan hazi den ukazio sortzaileari. Hegelen edo Marxen obretan, esaterako, jaunaren eta esklaboaren arteko dialektikaren emaitza ez da soil-soilik jaunarekiko mendekotasun positibo edo aurkaritza negatiboa —biak ala biak, jaunarekikoak—. Dialektikak bestelako aterabide bat, dialektikoagoa, izan dezake: mendekoek badute, elkarri subjektibotasun komun eta singularra onetsiz, parekotasuna eta askatasuna eraikitzea. Badute, omen, jauntze-harremanetatik kanpo izan, sortu eta bizitzea. Europar hedakuntzaren historian ere, gizon jabearen edo subjektu burujabearen menderatze-desirari aurre egin diote (ez)subjektuek. Eta, askotan, objektu-esklabo izatera behartutako subjektibotasun horiek autonomia eta heteronomiaren dialektikaren zainetan, sentitze eta egite komun, singular eta transindibidualez, bestelako subjektibotasuna irudikatuz, praktikatuz edo, gutxienez, amestuz, subjektibotasun autonomoak ehundu dituzte.

Aukera horren peskizan, liburuak subjektuaren filosofiak aurkezten ditu Modernitatean zehar egindako bidaia batean. Karibeko kolonizaziotik oraingo ziberkapitalismora, gizon natural kolonial-humanistatik proposamen posthumanistetara, Gizonaren figuratik figurazio posthumanista kritiko eta feministetara.

Eduardo Apodaka Ostaikoetxeari egindako elkarrizketa irakurri

Aurkibidea

IRAKURLEENTZAKO OHARRA

1. HASIERA KARIBETAR BAT

1.1. Homogenozenoaren sorrera

1.2. Zimarroiak, mestizoak eta kreoleak

1.3. Neg Mawon eta Bwa Kayiman

1.4. Haitiko Iraultza, Modernitate pentsaezina

LEHEN PARTEA. ZAINAK. ASKATASUNA, ELKARTASUNA, PAREKOTASUNA

2. ASKATASUNAREN SUBJEKTUA, HEGELIAR ERARA

2.1. Haiti, askatasunaren mitologia berrira kontrabandoan.

2.2. Ontologia bat askatasunarentzat

Izate arrakalatuaren ontologia

Dialektika edo Izatearen ontologia ugalkorra

2.3. Gogoaren Fenomenologia...61

Gogoaren osatze-bidaia

Jauna eta morroia, autokontzientzia autonomoen logika

Menderatzearen eta elkar-onestearen hezurdura

2.4. Onespena, ontologia gisa

Ni transzendente moraletik komunitate etikora

Aterabide sozialerantz: onespena, maitasuna eta askatasuna

Etikotasun eta Estatua Historiaren amaieran

2.5. Askatasunaren desira Hegelen hatzean

Desiraren gorabeherak

Jaunaren desira totalizatzailea eta bere kritikoak

Negatibotasunaren absolutua eta esklaboaren desira

2.6. Askatasunaren adiskidetze unibertsala

Singulartasuna, unibertsala egiatan

Gogo infinituaren aukera amildegiaren ertzean

3. ELKARTASUNAREN SUBJEKTUA. KIDETASUN HAUTSIAK ETA ESKUBIDEDUN SUBJEKTUEN ADISKIDETZE UNIBERTSALAK

3.1. Eskubideen Hiria

Eskubidedun subjektuen kidetasun iraultzailea

Hiria, eskubideetatik legeetara

3.2. Eskubidedun Subjektuaren arragoa

3.3. Hitzarmenaren ideologia: gizon parekideen arteko elkartasuna

Jabeen elkarte beregaina, segurtasun eta etekinen berme

Bizi-kemenaren eta alegrantziaren elkarteak

Autoalienatutako subiranoen elkarte orokorra

Estatuaren onespen objektibo eta unibertsala

3.4. Nazio erdibitutik nazio homogeneizatura

Parterik ez, eskubidedun subjektuen elkartean

Gizon hiritarren nazio-estatuaren adiskidetze unibertsal ustela

3.5. Herria, eskubidedun subjektuak izateko elkartasuna

4. PAREKOTASUNAREN SUBJEKTUA. MARX ETA SINGULARREN KOMUNISMOA

4.1. Klase-borroka, erdiratzen gaituen egiazko zauria.

4.2. Singulartasuna, banako ororen askatasuna

Izate generikoa norbanakoen bizimoduan.

Bizitzaren produkzio-harremanetan zehaztutako norbanakoak

4.3. Alienazioa eta fetitxismoa

4.4. Praxiaren korapiloak

Praxia, bizi-produkzio orokorra

Praxi iraultzailea eta utopia zehaztugabeak

4.5. Singular libreen parekotasuna

BIGARREN PARTEA. ZAINAK ETA ADARRAK. ELKARTZEA, PAREKATZEA, ASKATZEA

5. SUBJEKTUAREN ZAIN ALDERRAIAK

5.1. Oihanetik zuhaitza, zuhaitzetik egurra

5.2. Deleuze, subjektuaren ezpalak

5.3. Autonomia, subjektuaren egia (humanista)

5.4. Žižek, subjektu transzendentalaren arantzak

Heideggerren ahanzturak

Borrokaren subjektua eta klase-antagonismoa

Subjektu bi eta bitarteko bat: autonomia

5.5. Beste Handirik eza eta fundamentu kontingenteak

5.6. Autonomia, subiranotasunaren aurka

6. SUBJEKTUGINTZAREN ADARRAK HOMOGENOZENOAREN KOLAPSOETAN

6.1. Karibe globaleko aklimatazio-parkeak

Barbaroak, diferentzien artxipelagoak?

Gorputz proletarizatuak gerra kolonial globalean

Ziberkapitalismoaren Leviatan algoritmikoa

Barbaroen erreboltak Homogenozenoaren zooetan barrena

6.2. Subjektugintzaren zain eta adar berrien berbaroa

Askapena zain transindibidualetan

Sinbiosiak, elkartasun naturalaren desira

Parekotasun ontologikotik osasun transindibidualetara

6.3. Praxia, subjektu komun eta singularren estilo eta zentzua

BIBLIOGRAFIA ETA ERREFERENTZIAK