Proiektu bidezko metodologiak

Hasiera - Bukaera data: 2024ko irailaren 18a - 2024ko urriaren 18a
Tokia: Ikasgela Birtuala
Ordutegia: astelehena-ostirala. 00:00-24:00
Izaera: Online
Ordu kopurua: 25
Matrikula-epearen hasiera: 2024ko irailaren 1a
Matrikula-epearen bukaera: 2024ko irailaren 18a

Aurkezpena

Ikastaroa, erabat online izango da.

Gaur egun, pertsonok estimulu ugari jasotzera ohituta gaude eta, hortaz, gure ikasleek ere inplikazioa eta parte-hartze aktiboa eskatzen duen ikaskuntza-irakaskuntza prozesu baten barnean ikusi behar dute euren burua, benetan motibatuta sentitzeko eta, ondorioz, ikaskuntza esanguratsua eta iraunkorra lortzeko. Era berean, behar duten informazioa aurkitzeko aukera ugari dituzte. Ondorioz, datuen transmisioa ez da dagoeneko irakaslearen betebehar gorena izan behar. Aldiz, ikasleen gaitasunak garatzea izan behar da gure lanaren xedea. Izan ere, ikasleak bizitzarako prestatuak izan behar dira, errealitaterako. Halaber, taldean lan egiteko gaitasunaren garapena ere eskolako ezinbesteko helburua izan behar da lan-mundurako ez ezik, gizartean modu aktibo zein positiboan ere parte-hartzeko.

Ikuspegi-aldaketa horiei erantzuna emateko Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza metodologia erabil dezakegu. Metodologia honek, edukietatik urrunduz, konpetentziei garrantzi handiagoa ematen die. Halaber, ikasten ikastea lehenengo xedetzat hartuta, ikasleen autonomia eta ikaskuntza esanguratsua indartzen dira. Laburbilduz, ikasleak haien ikaskuntza-irakaskuntza  prozesuaren erdigune bilakatzen dira. Prest zaude metodologia hau erabiltzen ikasteko eta praktikara eramateko?

Irakasleari egindako elkarrizketa.

Irakasleak

Helburuak

  • Gaurkotze metodologikoa. Gure ikasgeletan egiten duguna zalantzan ipini eta hobetzeko bide pertsonalizatuak aurkitzea.
  • Proiektu Bidezko Ikaskuntza sortzeko nondik norakoak ezagutzea, diseinu bat egiten trebatzea, baita hori praktikara eraman eta ebaluatzea ere.
  • Etapako irakasleen arteko elkar ezagutza eta laguntza bultzatzea. Berdinkideen arteko praktika onen elkartrukea eta ikaskuntza kooperatiboa lortzea.
  • Norberaren gaitasun digitala indartzea, ikasketa-prozesu esanguratsua eta ezagutzaren eraikuntza talde-lanaren, elkarreraginaren eta komunikazioaren bitartez bideratuz.

Edukiak

  • Ikaskuntza esanguratsuaren paradigma. Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza (PBL) gaitasunak garatzeko metodologia.
  • PBLren estruktura eta planifikazioa: gaitasun nagusiak (xedeak), curriculuma, ebaluazioa, erronka eta azken produktua, ekintza edo betebeharrak, hedapena, baliabideak, IKT tresnak eta taldekatze motak.
  • Ikaskuntza kooperatiboa eta ikaskuntza-komunitateak: taldekatzea, sozializazioa, elkarlana, ikerketa (jakin-minetik zein aurrezagutzetatik abiatuta) eta irakasle-gida edo irakasle-tutore rola.
  • Ebaluazio jarraitua, ebaluazio globala, ebaluazio-errubrika, paper-zorroa (portafolios-a), ikas-egunerokoa, ebaluatzeko elkarrizketa eta galdetegia.

Metodologia

Ikastaroa online izango da eta, horretarako, Moodle irakaskuntza-plataforma batean oinarrituta dagoen UEUren ikasgela birtuala erabiliko da. Erabiliko den metodologia ahalik eta praktikoena zein kooperatiboena izango da. Parte-hartzaileek proiektu bidezko metodologia erabiltzen ikasiko dute , hain zuzen ere. Parte-hartzaileek beren aurrezagutza zein esperientziatik abiatuta eta astez aste ikasitakoarekin beren eskoletan inplementatuko duten proiektua diseinatuko dute. Hori izango da ikastaro honetako azken produktua. Gainera, haien sorkuntza praktikara eraman ostean, hori ere ebaluatuko dute hobekuntzarako bidean.

Nori zuzenduta

Institutu, eskola edo unibertsitateko irakasleei.

Alor desberdinetan lanean ari diren profesionalei edo gaian interesa duenari.

Jakintza-arloak