Udako Ikastaroak

Bazkide egin zaitez

49. Udako Ikastaroak 2021 #ElkarEkin (kartela)


Hasiera ekitaldia:
Akademiatik herrigintzara, herrigintzatik akademiara jardunaldia.

  • Iruñea, ekainak 25


Udako Bertso Eskola.

  • Iruñea, ekainak 29-30


Nafarroako konkistaren testuingurua eta ondorioak.

  • Iruñea, ekainak 30


Euskalgintza eta Ekonomia Soziala (II. Topaketa): Ekonomia sozialaren tresnak euskalgintzaren erronkei aurre egiteko.

  • Iruñea, ekainak 28


Nafarroako Gobernuarekin hitzartutako ikastaroak (Iruñean, ekainak 28-29)

  • Euskararen erabilera indartzea HHn: ikasleen euskararen erabilera eta ahozko gaitasuna lantzeko tresnak ikasgelarako eta ikasgelaz kanporako. (info+)
  • Euskararen erabilera indartzea LHn: ikasleen euskararen erabilera eta hizkuntza-ohiturak lantzeko tresnak ikasgelarako eta ikasgelaz kanporako. (info+)
  • Euskararen erabilera indartzea DBHn: ikasleen euskararen erabilera eta hizkuntza-ohiturak lantzeko tresnak ikasgelarako eta ikasgelaz kanporako. (info+)
  • Indarkeria matxisten kasuen arretan eta esku-hartzean begirada feminista. (info+)


Kimikaren ikaskuntza eta irakaskuntza Haur Hezkuntzatik unibertsitatera eta bizitza osora.

  • Eibar, ekainak 28


Pedagogia feminista: lanketa poliedrikoa eskola eremuan.

  • Eibar, uztailak 1


Hizkuntzalari Euskaldunen V. Topaketa: Kimu berriak Euskal Hizkuntzalaritzan.

  • Eibar, uztailak 2


Informazio eta Dokumentazio Kudeatzaileen VII. Bilkura: Euskal autoritateak finkatze bidean.

  • Eibar, uztailak 1

Eduki Interaktiboa sortu H5P erabiliz.

  • Eibar, uztailak 1


Txikipedia hezkuntzan: txikitik mundura.

  • Eibar, uztailak 5


Kannabisa: kearen atzean ezkutatzen dena.

  • Eibar, uztailak 5


Filosofiatik ezabatutako emakumeak.

  • Eibar, uztailak 6


Krisia(k) eta burujabetza(k) sindemia garaian.

  • Baiona, uztailak 8-9


Pandemia eta Zuzenbidea: ezohiko neurrien azterketa Euskal Herritik.

  • Baiona, uztailak 7


Euskaraz beti eta hobeki, DUDAKEN hizkuntza tresna oinarri.

  • Baiona, uztailak 8


Euskalgintza irudikatzen: mapa, arbola eta beste zertzelada batzuk.

  • Baiona, uztailak 9


Euskara gaitasuna lantzen: Interneteko baliabideak ezagutuz.

  • Baiona, uztailak 9


Txatbot tailerra.

  • Eibar, uztailak 13


Osasun Bakarra. Animalien, gizakien eta ingurunearen osasunaren arteko lotura.

  • Eibar, uztailak 13


Krutwigen berrirakurketa bere mendeurrenean.

  • Eibar, uztailak 14


''aterbean haize otzik?'' etxeaz hausnarrean.

  • Aiaraldea Ekintzen Faktoria, uztailak 12


Krisi ekologiko, klimatiko eta sozialaren erdian: desazkundea beste biderik bada? (Jakin Jardunaldia).

  • Usurbil, uztailak 15-16


Wikipedia-Wikimedia editatoia 2021: zeharkako gaitasunak lantzeko akuilu.

  • Donostia, uztailak 16

.

...

ARGIBIDEAK

MATRIKULAZIOA

  • Maiatzaren 17an irekiko da.
  • Egitarauak izen ematea irekitzerakoan argitaratuko dira.
  • Izena emateko aukera zabalik mantenduko da ikastaroa hasi edo taldea bete arte (taldea beteko balitz, itxaron-zerrenda irekiko da).
  • Izen-ematea UEUren webgunetik egiten da:  www.ueu.eus
  • Ikusi UEUren matrikulazio-araudia webgunean.

MATRIKULA-PREZIOAK

  • Ikastaroen matrikula prezioak 10-15-25€ tartekoak dira. Izena ematerakoan sistemak markatuko du prezioa.
  • Ordainketa egiteko izena eman eta 15 eguneko epea dago, epe hori igarota ez bada ordainketarik jasotzen, izen-ematea bertan behera geldituko da.

DIRU-LAGUNTZAK (info+)

  • Hainbat udalek beren herritarrei diru-laguntzak ematen dizkiete, ikusi zerrenda gure webgunean eta galdetu zure udalean.
  • Informazio guztia: Diru-laguntzak orrian.

OSASUN-SEGURTASUN OHARRA

  • COVID-19 izurrite egoeran ikastetxeek jarraitu beharreko prebentzio-, segurtasun- eta higiene-neurri berdinak jarraituko dira gure egoitza eta jardueretan. Hona argibideak: UEUren prebentzio-neurriak.
  • Osasun-larrialdi egoeraren araberako neurriak (ordutegiak, aforoak, distantziak...) aldakorrak dira. Ikastaroa hasi behar den momentuan daude neurriak jarraituko dira., beraz baliteke aldaketak egotea ordutegiak, aforoak eta bestelako segurtasun-neurrien arabera.

EGOITZAK ETA OSTATUAK

  • Udako ikastaroen ohiko egoitzak hauek dira: Eibar, Baiona eta Iruñea.
  • Beste tokiren baten emango balitz ikastaroa, orrian bertan adieraziko da.
  • OTORDUAK: Udako Ikastaroetan ohitura den atsedeneko kafea, gaur indarrean dauden neurriak medio (2021 maiatza), ezin dugu eskaini. Egoerak hobera egin eta segurtasun neurriak irekiko balira, eskaintzea baloratuko da. Berdin gertatzen da talde bazkariarekin.

.

INFORMAZIO EGUNERATUA ETA JARRAIPENA:

Ikastaroen egitarauak aldatu egin daitezke, web gunean egongo da informazio eguneratua.

Jarraitu ikastaroen berri ondoko kanaletan:

.
Informazio gehiagorako:
Irati Iciar (Udako Ikastaroen koordinatzailea)
tel. +34 943 82 14 26
i.iciar@ueu.eus
www.ueu.eus