Udako Ikastaroak :: Psikologia

Emozioak eta norberaren gaitasunak lantzen.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 12.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2013(e)ko maiatzaren 13a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2013(e)ko ekainaren 30a

Jendaurrean dabilen gehiengoak, nahiz kulturalki zereginak ezberdinak izan, antsietate mailaren bat bizi ohi du. Adibide gisa, Kontzertuetan parte hartu, irakasle izan edo epaimahaietan parte hartu duenak badaki ezohikoa dela beldur eszenikoaren sintomarik ez duen norbait aurkitzea. Ekintza baten aurrean tentsio maila jakin bat bizitzeak emaitza hobetu dezakeela badakigu baina, urduritasuna gure kaltetarako denean, eragin ez desiratua gainditzeko baliabideak eskuratzea beharrezkoa da. Klaseak ematerakoan, orduan eta ikaslego tentsoagoa datorkigu: maitasun falta, konfidantza falta, antsietatez gainezka…Gure buruarengan ziurtasuna sendotzeak, gainontzekoen eragina positiboki baliatzeko aukera emango digu.

Ikastaro honetan zuzeneko saioetan gure esperientzia hobetzeko errekurtsoak landuko ditugu. Errekurtsook entrenamendu mentalaren teknika ezberdinetan oinarritzen dira: Kontrol Mentala, PNL, Yoga, Sofrologia, Barkamen Erradikala, Ho´oponopono, Psikologia Positiboa, eta abar.

Irakaslea

  • Urko Arozena Muxika

    Musikeneko eta Hernaniko Musika Eskolako perkusio-irakaslea. Entrenamendu Mentalean aditua. UEUkidea.

Helburuak

  • Gure bizitza pertzeptzioa positiboa izan daitekela ikusi.
  • Beldur eszenikoa eta antsietatea gainditzea.
  • Gure burua ezagutu eta maitatu.
  • Zoriontsu izan.

Edukiak

  • Gure burua maitatzen lagunduko diguten tresnak.
  • Besteen aurrean gure burua eta gure proiektoak ziurtasunez defendatzeko tresnak.
  • Beldur eszenikoa gainditzeko tresnak.
  • Kideekin eduki genitzazken konfliktoak baretu eta soluzionatzeko tresnak.
  • Inguruko energiak gure alde jartzen ikasteko tresnak.
  • Benetan nahi duguna zer den eta horren bila joateko tresnak.
  • Gure memoria nabarmen hobetu araziko duten tresnak.
  • Estresa desagertarazten lagunduko diguten tresnak.
  • Gure gorputza energiaz betetzen lagunduko duten tresnak.
  • Gure gorputza indarberritzen lagunduko duten tresnak.
  • Humanoagoak izaten lagunduko diguten tresnak.
  • Gure burua errespetatzen eta aldi berean ingurukoak errespetatzen lagunduko diguten tresnak.
  • Azkarrago eta sakonago ikasten lagunduko diguten tresnak.
  • Zoriontsu izaten lagunduko diguten tresnak.

Metodologia

Ariketa praktikoak eginaz esperientzia ezberdinak bizi arazi eta hauek nola kudeatu irakatsiko da. Azalpen teorikoak eman ondoren, ariketa praktikoak burutuko dira. Zenbaitzutan lehenengo ariketa praktikoa egin eta ondoren emango dira azalpen teorikoak,

Nori zuzendua

Bizitza kalitate bikaina lortu eta zoriontsua izan nahi duen edonorentzako.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.org, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.