Udako Ikastaroak :: Zuzenbidea eta Jurisprudentzia

Pandemia eta Zuzenbidea: ezohiko neurrien azterketa Euskal Herritik.

  • Data: 2021(e)ko uztailaren 7a
  • Tokia: Baiona - Bernat Etxepare Lizeoa
  • Nola heldu: http://www.betxepare.eus/eu/
  • Ordutegia: Asteazkena. 9:00-17:00
  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 6.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2021(e)ko maiatzaren 17a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2021(e)ko uztailaren 6a

Pandemia garaian, ezohiko zuzenbideak ohiko arauei gaina hartu die. Bereziki esanguratsuak dira atal publikoan eta penalean gertatu diren egokitzapenak, izan dadin arau berrien sorreraren aldetik, delitu edo huts administratibo edo penalen definizioaren aldetik, edota prozeduren aldetik.

Estatuek eta eskualdeek modu ezberdinean erantzun diote ezinbesteko egokitzapen behar honi. Ikastaro honekin, Espainian eta Frantzian hartutako neurriak aztertuko ditugu.

Irakasleak

  • Joana Falxa

    Zuzenbide pribatu eta zientzia kriminaletan doktorea, Irakasle titularra (PU)

  • Pauline Guelle

    Zuzenbide publikoan doktoregaia (PU), Irakasle eta ikerketa laguntzailea Zuzenbide publikoan (Sciences Po Bordeaux).

  • Ekain Payán Ellacuria

    Zuzenbide publikoan/zigor zuzenbidean doktoregaia, PIB ikertzailea Zuzenbide eta Giza Genomako Katedran, Zigor Zuzenbideko irakasle laguntzailea (EHU).

  • Eneritz Zabaleta Apaolaza

    Zuzenbide publikoan doktorea (PU)

Helburuak

  • Zuzenbide konparatuaren bidez, euskal lurraldeetan hartutako neurriak aztertzea.
  • Gogoeta kritiko bat eramatea arauen sorrera prozesuei buruz.
  • Ezohiko neurrien egonkortasunari buruzko gogoeta zabalago bat eragitea.

Edukiak

Pandemiako zuzenbidea : zer da? Zuzenbidearen ezohiko marko bat.

.- Zein marko? Larrialdi egoera /alarma egoera. Ezohiko zuzenbidearen definizioa..- Zein ondorio?

  • Ohiko zuzenbidearen egokitzapena : adb: zigor zuzenbide prozesala.
  • Ezohiko zuzenbidearen sorrera: pandemiaren aurkako neurriak (itxialdi, musukoa, etxeratze-agindu, askatasun ezberdinen mugatzeak), konpetentziak, eta ondorioak (zigor zuzenbide berezitu baten sorrera).
  • Ezohiko zuzenbidearen egokitzapen iraunkorra (adibideak: distantziazko tresnen orokortzea ; zigor arloan ere korte kriminalak adb).

 Haratago joateko :

.- Zein dinamika sartzen dira jokoan ezohiko zuzenbideen sorreran (Estatu/kolektibitate) ?

.- Oinarrizko galdeketa : arauen zilegitasuna (nork, norentzat, zein eperentzat?). Ezohiko arauen egonkortzearen inguruko galdeketak.

Metodologia

  • Atal teorikoa : pandemia garaiko zuzenbidearen sorrera eta edukia euskal lurralde ezberdinetan : Frantzian/Ipar EHn eta Espainian/EAE/Nafarroan. Aurkezpen konparatua (zuzenbide publikoa, zigor zuzenbidea).
  • Atal praktikoa : dokumentu azterketa kritikotik abiatuz, ezohiko arauen sorreraren dinamikak agerian ezarri eta galdekatu.
  • Eztabaidarako tartea : ondorioak eta gogoeta zabalagoak planteatzeko momentu bat.

Nori zuzendua

Zuzenbidean eta zuzenbidearen sorreran interesa duen edonori. Zuzenbideko oinarrizko jakintzak beharrezkoak dira.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian izenburuaren azpian) eta han agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

COVID-19 izurrite egoeran ikastetxeek jarraitu beharreko prebentzio-, segurtasun- eta higiene-neurri berdinak jarraituko dira gure egoitza eta jardueretan. Hona argibideak: UEUren prebentzio-neurriak.