Jardunaldiak :: Literatura, Antropologia

Gatazkaren irakurketa feministak: fikzioak, diskurtsoak, errealitateak

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 7.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2021(e)ko apirilaren 19a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2021(e)ko maiatzaren 9a

TALDEA BETE EGIN DA (21-04-27, 12:20). Itxaron zerrenda ireki dugu: bertan izena emateko 'Matrikulatu' klikatu, osatu fitxa eta baina baina ez egin ordainketarik tokia daukazula konfirmatu arte.

.

Jardunaldi hau UEUren eta EHUren arteko lankidetzaz egingo da. “Genero-identitateak eta diskurtso sozio-politikoen transmisioa euskal literaturan” ikerketa proiektuaren barruan (US18/39).

 

Azken urteetan mugimendu feministatik eta hainbat gizarte-diziplinatatik (antropologiatik, soziologiatik) Euskal Herriko gatazka politiko eta armatuaren irakurketa feministak proposatu dira. Era berean, euskal literaturaren inguruko diskurtsoetan gatazkaren irudikapenaren analisiak ugaritu dira, eta baita haien genero-irakurketak zein interpretazio feministak. Testuinguru horretan, gatazkaz diharduen euskal literaturaren irakurketa feministak eta gizarte zientzietatik egindako proposamenak eta irakurketak elkarrekin harremanetan jarri nahi ditu jardunaldi honek, gatazka politiko-armatuaren berrirakurketa feministan sakontzeko eta galdera berriak proposatzeko asmoz.

Helburuak

  • Gatazka politiko eta armatuaren irakurketa feministan sakontzea.
  • Gatazkaren irudikapen literarioak eta errealitate zein diskurtso sozialak harremanetan jartzea.
  • Euskal literaturaren kritika feministan sakontzea.

Edukiak

  • Gatazka politikoaren inguruko literatura: poesia eta narratibaren irakurketa-proposamen feministak.
  • Gatazka politikoaren irakurketa feministak: irakurketa antropologiko eta soziologikoak.
  • Gatazka politikoa sortzaileen begietan: idazleen ahotsak.

Metodologia

  • Sarrera: ordu laurdeneko sarrera, gaia kokatzeko.
  • 3 mahai: ordu eta erdiko iraupena izango duten 3 mahai izango dira, bakoitzean 3 hizlari. 20 minutuko hitzartzeak egingo dituzte partaideek, eta eztabaidarako tartea izango da amaieran.
  • Mahai-ingurua: idazleekin mahai-ingurua, galde-erantzun bidez.

Nori zuzendua

Literaturan, feminismoan, antropologian, eta soziologian sakondu nahi duten ikasle, ikerlari eta bestelakoei.

Gaian interesa duen edonori.

Egitaraua

2021-05-15
Ordua Edukiak Irakaslea
10:30-10:45

Sarrera

  • Ibon Egaña Etxeberria, UPV/EHUko irakaslea eta UEUko kidea
10:45-12:15

1.mahaia: eraldatzeak

  • Mari Luz Esteban Galarza, UPV/EHUko irakaslea: "Epikaren kontra, nekea desira bihurtu"
  • Iratxe Retolaza Gutierrez, Emagin elkarteko eta UEUko kidea: "Maskara-jolasak euskal nobelagintzan: gatazkei saiheska begiratzeko kokapen literarioak"
  • Ane Villagran Arrastoa, UPV/EHUko eta UBMko ikerlaria: "Gatazkaren (h)egiak. Gatazka-guneak emakumeek idatzitako olerkigintza garaikidean"
12:15-12:45

Atsedenaldia

12:45-14:15

2.mahaia: erregimenak eta erresistentziak

  • Onintza Odriozola Irizar, UPV/EHUko irakaslea: "ETAko emakumeen testigantzak: erresistentziaren barruko erresistentzia (1958-1968)"
  • Ibai Atutxa Ordeñana, UPV/EHUko irakaslea eta UEUko kidea: "Gizon terribleak. Genero-fikzioak eta desira-lurraldeak 78ko erregimenaren atarian"
  • Olatz Dañobeitia Ceballos, UPV/EHUko ikerlaria: "90.hamarkadako ezker abertzaleko emakumeak, genero erregimen ezberdinen arteko dantzan"
14:15-16:00

Bazkaltzeko tartea

16:00-17:30

3.mahaia: zeharkatzeak

  • Amaia Serrano Mariezkurrena, UPV/EHUko irakaslea eta UEUko kidea: "Nafarroa, gatazka eta generoa bidegurutzean. Jokin Muñozen narratiba begirada feminista batetik"
  • Lorea Azpeitia Anta, UPV/EHUko ikerlaria: "Jenisjoplin, gatazka politikoek zeharkaturiko nortasun-eraldaketa bat"
17:30-17:45

Atsedenaldia

17:45-19:15

Mahai-ingurua: idazleen ahotsak

  • Eider Rodriguez Martin, Idazlea eta UPV/EHUko irakaslea.
  • Uxue Apaolaza Larrea, idazlea.
  • Itxaro Borda, idazlea.

Moderatzailea: Ibon Egaña Etxeberria, UPV/EHUko irakaslea eta UEUko kidea

19:15-19:30

Amaiera

Matrikulaziorako argibideak

TALDEA BETE EGIN DA (21-04-27, 12:20). Itxaron zerrenda ireki dugu: bertan izena emateko 'Matrikulatu' klikatu, osatu fitxa eta baina baina ez egin ordainketarik tokia daukazula konfirmatu arte.
  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertuko zaizkizun pausuak jarraitu.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin. (kontuz! baliteke spam edo zaborraren karpetara joatea).
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: +34 948 36 25 63, e.koch@ueu.eus, (Edurne).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.
Aretoak aforo mugatua dauka, gehienez 60 pertsona elkartuko dira (hizlari eta antolatzaileak barne). Izen ematearen dataren arabera onartuko dira partaideak.
Otorduak: Matrikularen prezioaren barruan ez da sartzen ez kafea ez bazkaria. Kafea hartzeko eta bazkaltzeko hemen dituzue proposamen batzuk.

Oharrak

OSASUN-SEGURTASUN OHARRA

COVID-19 izurrite egoeran ikastetxeek jarraitu beharreko prebentzio-, segurtasun- eta higiene-neurri berdinak jarraituko dira gure egoitza eta jardueretan. Hona argibideak: UEUren prebentzio-neurri

Babesleak