Irakasleen formakuntza :: Hezkuntza, Pedagogia, Psikopedagogia

Giza-baliabideen kudeaketa haur eskolan. Kudeaketa eraginkorrerako funtsezko faktoreak [HHLPK-0035O]

  • Hasiera-data: 2021(e)ko apirilaren 19a
  • Amaiera-data: 2021(e)ko maiatzaren 26a
  • Tokia: Ikasgela Birtuala
  • Ordutegia: astean zehar. 00:00-24:00
  • Izaera: On-line
  • Ordu kopurua: 25.00 ordu

Egungo haur eskola ereduak aspaldidanik neke zantzuak ematen ditu, eta ikastaro hau oinarrizko ideia honetatik abiatzen da. Azkenengo bi mende hauetan zehar, modu orokorrean, hezkuntza-eredua oso gutxi aldatu dela uste dugu. Horren erakusle da, besteak beste, eskolan ikas-prozesua helduek irakasten dutenean soilik gertatzen dela dioen uste orokortuak, askotan ziurtasun gisa ere onartzen dena. Izatez, ikuspegi horrek oso sustraitua jarraitzen baitu. Gaur egun, aldiz, argudio nahikoa badago paradigma hori gaindituta dagoela baieztatzeko. Informazioa eta ezagutza pertsona gutxi batzuen eskuetan zegoen garaian haur eskola eredu horrek bere eginkizuna bete zuen. Orain, informazioa “klik” batean eskura dagoen garaian, beharrezkoa da eredu hori gainditzea eta etortzear dagoen eskolan benetan zer den garrantzitsua birplanteatzea.

Formazio honetan guzti horri buruzko azterketa egitea proposatzen dugu, haurreskolaren etorkizunaren nondik norakoak zein izatea nahi dugun eztabaidatzeko. Beti ere, ibilbidean zehar erresistentziak eta zailtasunak agertuko direla kontutan hartuz.

Horren eskutik, haur eskolarako lidergo figuraren beharraz arituko gara, halabeharrez pertsona bakarraren gain gelditu behar ez dena. Alegia, lidergo konpartituetarantz jo beharrean gaude, eredu komunitarioagoei ateak ireki, baina nolabaiteko lidergoa ezinbestekoa dela ahaztu gabe. Hartara, hezkuntza komunitatean parte hartzen duen ororen ekarpena, papera eta ardura zein izan behar diren identifikatu, eta funtzionamendu eraginkor bati begirako aholkuak eta aintzat hartu beharreko aspektuak jorratuko dira ikastaroan.

Irakasleak

  • Irune Corres Medrano

    Psikologian Litzentziatua. Haur eta Nerabeen Psikoterapian Masterra. Psikodidaktika: Hezkutzaren Psikologia eta Berariazko Didaktikak Doktoregaia. Irakaslea EHU/UPV

  • Imanol Santamaria Goikuria

    Hezkuntza Berezian graduatua. Psikodidaktika eta Hezkuntzaren Psikologian Masterra.Irakaslea UPV/EHU. Gaur egun Irakasle eta ikerlaria EHUko Hezkuntza eta Kirol Fakultatean.

Helburuak

Honako helburu orokor hauek erdietsi nahi ditu ikastaro honek:

1. Haurtzaroko giza garapenaren zenbait prozesu eta aldaketa ezagutzea, haien zergatiak argitu eta hezkuntza arloan dituzten inplikazioez jabetzeko.

2. Hezitzaile rolaren inguruko azterketa kritikoa egitea, gure jardueretan egiten dugunaz ohartu eta hobekuntza aukerak ikusi, aztertu eta ikasiz.

3. Prozesuan zehar agertzen diren zailtasunak agerian utzi eta talde erantzun bat eskaintzea, taldeko dinamikak bultzatzearekin batera.

4. Haurreskolan burutu beharreko lidergoaz eztabaidatzea, funtzionamendu eraginkor eta partekatuetara bidean gako batzuk ateratzeko.

Edukiak

Helburuak lortze bidean, ikastaroan zehar landuko diren edukien hautaketa egin da, eta 4 multzo nagusitan banatu dira:

1. Haurraren garapenak eskolako testuinguruan duen eragina eta era berean, eskolak haren garapenean duen eragina.

2. Hezitzaile rolaren oinarriak.

3. Ikaskuntza prozesurako metodologia anitzak.

4. Egungo egoeraren eragina gure haur eskoletan eta bere azterketa.

Metodologia

lkastaroa online motakoa izango da eta, horretarako, Moodle irakaskuntza-plataforman oinarrituta dagoen UEUren “Ikasgela Birtuala” erabiliko da. lkastaroa parte-hartzailea izango da, eta teoria bizi esperientzietan eta eguneroko lan jardunean kokatzea izango·du helburu, hausnarketa pertsonalak elkarbanatzean oinarrituz.

Nori zuzendua

Haurreskolen Partzuergoko hezitzaileei.