Irakasleen formakuntza :: Kirolak, Hezkuntza, Pedagogia

903 Gorputz Hezkuntza, desgaitasuna duten ikasleekin eskola inklusiboan

  • Hasiera-data: 2021(e)ko irailaren 8a
  • Amaiera-data: 2021(e)ko urriaren 27a
  • Tokia: Donostia-Euskaltzaindiako Donostiako Ordezkaritza (TOLARE)
  • Nola heldu: https://labur.eus/p02qp
  • Ordutegia: Asteazkenak. 17:15-20:30
  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 30.00 ordu

Matrikulazio epea: 2021eko maiatzaren 17tik ekainaren 4ra, biak barne. IRAKASLEGUNEA atarian

Ikastaroaren datak:

  • Irailak 8, 15, 22, 29 (17:15-20:30)
  • Urriak 6, 13, 20, 27 (17:30-20:30)

Gorputz-Hezkuntza ikasgaian aniztasuna da agerian daukagun ezaugarri nabarmena gure eguneroko zereginean irakasleok. Hezkuntza inklusiboa bultzatzeko, jorratzen diren edukiak, eta erabiltzen diren metodologiak eta ebaluatzeko irizpideak egokitzea ezinbestekoa zaigu ikasgai honetan, bai sozializazioa, bai garapen motorra eta bai gorputzaren garapen integrala bermatzeko ikasle guztiei.

Aniztasuna errespetatzeko, babesteko eta bultzatzeko dugun tresnarik eraginkorrena jolasa da. Gaur egun, inork ez du zalantzan jartzen jolasaren garrantzia hezkuntzan. Gizakiak jaiotzetik espresatzen duen jolasteko beharra eta jolasa praktikatzeak duen osasunerako onurak, hainbat eta hainbat ikerketek agerian uzten dituzte. Norberaren gaitasunetara eta interesetara, bizitzako fase guztietan, hobeen egokitzen den tresna da jolasa.

Ikastaro honetan jolasaren kontzeptuan sakonduko dugu, eta plazeraren bidez egindako ikerketan eta ikaskuntzan oinarritutako metodologíei buruz eztabaidatuko dugu hezkuntza inklusibo baten alde. Diseinuan genero ikuspegia kontuan izango da eta baita ikasleen konpetentziak garatzeko aukera ere (Heziberri 2020).

Irakaslea

Helburuak

  1. Gorputz- Hezkuntza inklusioa bermatzen duten lan egiteko ezaugarriak sortzea  2. Hezkuntza sortzailearen ezaugarriak ezagutzea
  2. Jolasaren ezaugarriak ezagutzea
  3. Ikastaroan emango den informazioarekin eta partaideek bizi izandako esperientziarekin, metodologia egokia eta hezkuntza inklusibo baten alde materiala sortzea, Gorputz-Hezkuntzako klaseetan aplikatu ahal izateko.
  4. Gorputz Hezkuntza arloak desgaitasuna duten ikasleei eragiten dien garrantziaz jabetzea.
  5. Irakaskuntza Diseinu Unibertsalaren markoa garatzen ikastea.

Edukiak

Oinarrizko marko teorikoa

  • Hezkuntza inklusibo baten alde
  • Heziketa sortzailearen oinarriak. Arno Stern
  • Libertatean hazitako haurrak, programarik gabe. Autonomia landu
  • Haurraren garapen motorea. Emmi Pikler-en ikerketa
  •  Haurrek ikasteko berezko prozesuetatik bideratzeko
  • Haurraren autonomia landu ziurtasuna bermatzeko
  • Haurraren interesak, jolasak eta ikerketak garapen motorean
  • Guraso eta hezitzaileen zeregina

Inklusioa Gorputz-hezkuntzan

  • Gorputz-hezkuntza eskolan
  • Gorputz-Hezkuntza ikasgai inlusibo baten alde
  • Pertsona guztiak onartuta sentitzeko. Norberaren ezaugarriak errespetatu
  • Gorputzarekiko autonomian oinarritatuko ikerketa lana
  • Eparik eta espektakulurik gabeko guneak sortu eskolan
  • Gorputz-hezitzailearen zeregina
  • Irakaskuntza diseinu unibertsalaren markoa aztertu
  • Jolasa. Baldintzarik egokienak jolasa garatzeko
  • Jolas sinbolikoa
  • Talde jolasak eta bakarkako jolasak
  • Jolasa eta jokoa

Mugimendu-tailerra espresioa lantzeko eta inklusioa bermatzeko

  • Mugimendu eta musikaren bidezko Espresio-Tailerra
  • Gorputz-espresioa. Beharrizanetik sortutako mugimenduak
  • Komunikazioa & Espresioa

Norberaren proiektua. Elkarri erakustea. Eztabaidak

 

Metodologia

Ikastaroak izaera praktikoa, inklusiboa eta aktiboa du. Bakoitzaren esperientziak oinarri hartuko ditugu eta hortik, edukia sortuko dugu, talde lanean, elkarreaginean.

Matrikulaziorako argibideak

Eskaera telematikoki egingo da, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko aplikaziora jota, IRAKASLEGUNEA atarian. Ikastetxe publikoetako nahiz itunpeko ikastetxeetako langileak sar daitezke han.

Garatu

Babesleak

  • Eusko Jaurlaritza.Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila