Irakasleen formakuntza :: Hezkuntza, Pedagogia, Psikopedagogia

913 Irakurketa erraza

  • Hasiera-data: 2021(e)ko irailaren 6a
  • Amaiera-data: 2021(e)ko urriaren 25a
  • Tokia: Donostia-Euskaltzaindiako Donostiako Ordezkaritza (TOLARE)
  • Nola heldu: https://labur.eus/p02qp
  • Ordutegia: Astelehenak. 17:15-20:30
  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 30.00 ordu

Matrikulazio epea: 2021eko maiatzaren 17tik ekainaren 4ra, biak barne. IRAKASLEGUNEA atarian

Ikastaroaren datak:

  • irailak 6, 13, 20, 27 (17:15-20:30).
  • urriak 4, 14, 18, 25 (17:30-20:30)

Proposamen hau heziketa-eremuko profesionalei zuzendutako ikastaroa da, Irakurketa Errazeko (IE) kontzeptua ezagutzeko eta garatzeko.

 Irakurketa Errazak irakurtzeko demokraziaren printzipioari erantzuten dio eta irakurtzeko edo ulermen zailtasunak dituzten pertsonetara zuzentzen da (populazioaren %30a). Hezkuntzaren alorrean, irakurketa sustatzeko eta ikasleekin komunikazioa hobetzeko IE funtsezko tresna bat da.

Irakurketa ikasketa prozesua errazteko tresna bezala erabili nahi duten irakaskuntza eta pedagogia eremuko profesionalei zuzenduta dago eta interesa arrazoi ezberdinengatik irakurketa ulermen zailtasunak dituzten ikasleengan jartzen du:

  • Aldi baterako zailtasunak: etorkinak, analfabetismo funtzionala, eskolatze gutxikoa, istripuak,irakurtzen berandu hasi direnak, arrazoi ezberdinengatik irakurketa baztertu dutenak…
  • Zailtasun iraunkorrak: desgaitasun eta nahasmen anitzak.

IE nazioarteko neurriko proiektu soziala da, irakurketa demokratizatzeko eta heziketa eta informaziorako sarbidea errazteko borondatearekin.

 Ikastaroaren bitartez ikastetxeetako profesionalek ikasleekin eta haien familiekin eta inguruarekin modu egokian komunikatzeko tresna barneratuko dute. Bereziki zailtasun ezberdinak dituzten ikasleei hezitze eta ezaguerak bereganatzeko prozesuan laguntzeko eta integratzeko ezinbesteko tresna lortuko dute.

Horrela, ikasgelako egunerokoan ikasleentzako egokiak diren informazio eta ikasketarako material egokiak eskaini ditzakete, ikaslearekin eta familiekin modu eraginkorrean komunikatzeko gai izango dira, ikasgelan eta ikasleen bizitza irakurketa gozatzeko eta ezaguerako lortu eta zabaltzeko tresna bezala ezarri eta erabili ahal izango dute.

Azken finean, ikasgelan hezkuntza inklusibo erreala lortzeko ezinbesteko lan tresna lortuko dute.

Irakaslea

Helburuak

  • Ikaskuntzaren Diseinu Unibertsalaren printzipioak garatzeko oinarrizko jarraibideak eskaintzea.
  • Irakurketa Errazean (IE) materialak egiteko teknika eta kontzeptua bera ezagutzea, hezkuntza inklusiborako, informazioa eskuratzeko eta irakurketa demokratizatzeko tresna gisa.
  • Metodologiak eta konpetentziak eskaintzea Irakurketa Errazean mota askotako materialak egokitzeko, sortzeko eta diseinatzeko: ikas-materialak, literatura, tokien seinaleztatze irisgarria, familiekiko komunikazioa…
  • Hezkuntzaren arloan IE materialen erabileran trebetasuna lortzea.
  • IE materialetatik abiatuta ikastetxean ekintzak diseinatzeko metodologia ematea: ikasleen artean irakurketa eta ulermena bultzatzeko.
  • Parte-hartzailearen ikastetxean adibide eraginkorra izango den Irakurketa Errazeko irizpideak dituen materialak sortzea.
  • Sortutako materialak aztertzea eta hobetzea, bai banaka eta bai taldean partekatutako IE irizpideen azterketa eta bateratzearen bidez.

Edukiak

Ikaskuntzaren Diseinu Unibertsala

  • Informazioaren irisgarritasuna.
  • Irakurketa Erraza hezkuntza inklusiorako tresna moduan.

Irakurketa Erraza kontzeptua

  • Printzipioak.
  • Araudia.
  • Zein publikorentzat da
  • Jatorria eta garapena. Nazioarteko sareak.
  • Euskadin eta Espainiako ezarpena.
  • Lectura Fácil Euskadi Irakurketa Erraza elkartea.
  • Barne hartzen dituen eragileak.

 IE materialak sortzeko jarraibideak

  • IFLA eta Inclusion Europe-eko irizpideak: Eduki, hizkuntza eta forma aldetik, IEren oinarriak.
  • Aplikazioa hurrengo testu edo euskarri motetan: narratiba, informazioa, ikas-materialak, dibulgazioa,ikus-entzunezkoak, web-orriak, PPT aurkezpenak, posta elektronikoak…
  • Parte-hartzaileek ikastetxean eta ikasgelan erabiltzen dituzten testuen egokitzapen praktikak.

Irakurketa Erraza curriculumean

  • IE materialak: motak, katalogoak.
  • Argitalpenerako lana.
  • Teknologia berrietarako erabilera edo ezarpena.
  • IE testu mota ezberdinen praktika.

Irakurtzeko eta ulermen zailtasunak eta irakurketaren estimulazioa

  • IE materialekin egindako irakurketa dinamizazioa.
  • IE taldeak.
  • Metodologia.
  • Hezkuntza arloko esperientziak.

 IE ekintzen diseinua

  • Egokitzapen kurrikularrak.
  • Ikastetxeetako liburutegiak.
  • IE proiektua lantzen den irakaskuntzan.
  • Irakurketa Errazean hezkuntzako proiektu pertsonala praktikan jartzeko diseinua.

Metodologia

Ikastaroa presentziala, aurrez aurrkoa izango da, parte-hartzailea, talde lanean bultzatutakoa eta praktikan oinarritutakoa izango da.

Matrikulaziorako argibideak

Eskaera telematikoki egingo da, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko aplikaziora jota, IRAKASLEGUNEA atarian. Ikastetxe publikoetako nahiz itunpeko ikastetxeetako langileak sar daitezke han.

Garatu

Babesleak

  • Eusko Jaurlaritza.Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila