Irakasleen formakuntza :: Hizkuntzalaritza, Hezkuntza, Pedagogia

154 Tutoretza Bigarren Hezkuntzan

  • Hasiera-data: 2021(e)ko azaroaren 3a
  • Amaiera-data: 2021(e)ko abenduaren 17a
  • Tokia: Ikasgela Birtuala
  • Ordutegia: Astean zehar. 00:00-24:00
  • Izaera: On-line
  • Ordu kopurua: 30.00 ordu

Matrikulazio epea: 2021eko irailaren 13tik urriaren 1era, biak barne. IRAKASLEGUNEA atarian

Murgilduta gauden bizitzak konpetente bilakatzera behartzen gaitu. Ikastaro honetan konpetentzia digitalak bere osotasunean duen garrantziaz ohartuko gara, hala nola, ikasleek etapa amaieran lortu beharreko irteera profilean konpetentzia honek duen garrantziaz. Hortaz, ikasleek ikasketa esanguratsu bat lortzeko, konpetentzia digitalak eskaintzen dituen aukerak aztertu, hezkuntzako curriculumean nola txetatu ikasi eta hau egiteko metodologia berritzaileen aplikazioak landuko ditugu.

Irakaslea

  • Saioa Esnaola Martin

Helburuak

Helburu orokorra:

  • Tutoretzak eskola testuinguruan duen garrantziaz jabetzea.

Helburu didaktikoak:

  • Hezkuntza testuinguruan tutoretzak ikasle guztien beharrei erantzuteko duen balioa ulertzea
  • Bigarren Hezkuntzako etapan tutoretzak dituen funtzio eta aukera ezberdinen berri izatea (Heziberri 2020 eta LOMLOE)
  • Etapako aniztasunaren berri izatea eta kalitatezko esku-hartze bat eskaintzea, horretarako ezinbesteko estrategiak garatuz
  • Ikasleen irteera profilaren berri izatea
  • Ikaslearen gertuko eta etengabeko jarraipenak duen garrantziaz ohartzea
  • Hezkuntza sistemak aniztasunari erantzuteko dituen hutsuneak identifikatzea
  • Ikastaroaren amaieran burututako azkeneko produktuan ikasitakoa aplikatzea

 

Edukiak

  • Etapako berezitasunak
  • Aniztasuna: hezkuntza esku-hartze desberdinak
  • Hezkuntza Premia Bereziko ikasleei erantzuna: motak
  • Ikasleen jarraipena eta orientazioa
  • Familiekin harremana: elkarrizketak
  • Tutoretzaren garrantzia eta planifikazioa
  • Tutoretza Plana: osagaiak, funtzioak eta lanketa
  • Irakasleen etengabeko formakuntza
  • Diziplinartekotasuna
  • Jardute-planak: atalak eta lanketa

 

Metodologia

Ikastaroa online irakaskuntzan oinarrituko da eta, horretarako, Moodle irakaskuntza-plataforma batean oinarrituta dagoen UEUren Ikasgela Birtuala erabiliko da. Ikastaroa parte-hartzailea eta praktikan oinarritutakoa izango da, parte-hartzailea eta konpetentzietan oinarritutakoa izango da.

1. Astea: Sarrera eta Lehenengo gaia landuko dira on line. Guztira, 5 ordu

2. Astea: Bigarren gaia landuko da on line. Guztira, 5 ordu.

3. Astea: Hirugarren gaia landuko da, on line. Guztira, 5 ordu.

4. Astea: Laugarren gaia landuko da, on line. Guztira, 5 ordu.

5. Astea: Bosgarren gaia landuko da on line. Guztira, 5 ordu.

6. Astea: Seigarren gaia (proiektua) landuko da, on line. Guztira, 5 ordu.

Matrikulaziorako argibideak

Eskaera telematikoki egingo da, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko aplikaziora jota, IRAKASLEGUNEA atarian. Ikastetxe publikoetako nahiz itunpeko ikastetxeetako langileak sar daitezke han.

Garatu

Babesleak

  • Eusko Jaurlaritza.Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila