Irakasleen formakuntza :: Hizkuntzalaritza, Glotodidaktika, Hezkuntza

783 Hizkuntzak lantzeko metodologia aktiboak DBHn: erronkak sortzen eta garatzen

  • Hasiera-data: 2021(e)ko irailaren 6a
  • Amaiera-data: 2021(e)ko urriaren 21a
  • Tokia: Ikasgela Birtuala
  • Ordutegia: Astean zehar. 00:00-24:00
  • Izaera: On-line
  • Ordu kopurua: 30.00 ordu

Matrikulazio epea: 2021eko maiatzaren 17tik ekainaren 4ra, biak barne. IRAKASLEGUNEA atarian

Hizkuntzak komunikazio tresna moduan ulertuta irakasteak berebiziko garrantzia du, bai gaitasun komunikatiboa bere osotasunean lantzeko, bai hizkuntzarekiko atxikimendua sortzeko. Proiektuetara bideratutako ikasketaren hildotik, Atazetan Oinarritutako Ikas-prozesuek aukera ematen digute irakaskuntza esanguratsua garatzeko, ikaslea erdigunean jarri eta bere interesei begira programatuta.

Irakasleak

  • Ainhoa Uriarte Amuriza

    Egun euskara irakaslea HABEren sareko euskaltegi batean. Komunikazioan lizentziatua. UEUko Glotodidaktika saileko kidea.

  • Arkaitz Zarraga Azumendi

    Euskal Filologian lizentziatua. UEUko Glotodidaktika Saileko sailburua. Garabideko kidea eta Euskal Herriko Unibertsitateko Munduko Hizkuntzen Ondarearen UNESCO Katedran, Batzorde Tekniko Iraunkorreko eta Aholkulari Batzordeko partaidea. Basauriko Udal Euskaltegiko irakasle eta zuzendaria.

Helburuak

  • Ikasleen adina eta interesak kontuan hartuta erronka esanguratsuak proposatzea
  • Gaitasun komunikatiboaren alderdiak ulertzea eta nor bere ikasgaian antzematea
  • Gai bakoitzari lotutako ataza komunikatibo esanguratsuak sortzen trebatzea
  • Hizkuntzak eta gainontzeko arloak lotzen dituzten proposamen eraginkorrak egitea
  • Konpetentziak garatzen laguntzea
  • Gaitasun komunikatiboaren zeharkotasuna aintzat hartuta jardutea

 

Edukiak

  • Komunikazio konpetentzia eta gainerako konpetentzien loturak.
  • Proiektu Bidezko Ikaskuntza.
  • Hizkuntza transferentziak errazteko estrategiak
  • Atazen atalak eta ezaugarriak
  • Sekuentzia didaktikoaren egituraketa
  • Ataza gauzatu ahal izateko estrategiak eta baliabideak
  • IKTen erabilera ataza gauzatu eta komunikatzeko

Metodologia

Ikastaroa online irakaskuntzan oinarrituko da eta, horretarako, Moodle irakaskuntza-plataforma batean oinarrituta dagoen UEUren Ikasgela Birtuala erabiliko da. Ikastaroa parte-hartzailea eta praktikan oinarritutakoa izango da, parte-hartzailea eta konpetentzietan oinarritutakoa izango da.

1. Astea: Sarrera eta Lehenengo gaia landuko dira on line. Guztira, 5 ordu

2. Astea: Bigarren gaia landuko da on line. Guztira, 5 ordu.

3. Astea: Hirugarren gaia landuko da, on line. Guztira, 5 ordu.

4. Astea: Laugarren gaia landuko da, on line. Guztira, 5 ordu.

5. Astea: Bosgarren gaia landuko da on line. Guztira, 5 ordu.

6. Astea: Seigarren gaia (proiektua) landuko da, on line. Guztira, 5 ordu.

Matrikulaziorako argibideak

Eskaera telematikoki egingo da, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko aplikaziora jota, IRAKASLEGUNEA atarian. Ikastetxe publikoetako nahiz itunpeko ikastetxeetako langileak sar daitezke han.

Garatu

Babesleak

  • Eusko Jaurlaritza.Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila