Ikastaroak :: Informatika

HTML5: estandarra egungo webera egokitzen

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 10.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2010(e)ko irailaren 9a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2010(e)ko azaroaren 19a

Ikastaroa azaroaren 23an, 24an eta 25ean izango da.

HTML estandarraren azken bertsioak, 4.01 zenbakidunak, 10 urte baino gehiago ditu jada, 1999an atera baitzen. Orduko Internetaren ezaugarriei egokituta dago bertsio hori eta, beraz, gaur egungo webaren beste elementu piloa (audioa, bideoa, elkarrekintza handiko aplikazioak, grafiko mugikorrak, jokoak, off line lan egiteko aukera...) ezin ditu adierazi. Horretarako hirugarrenen pluginak erabili dira orain arte (Flash, Silverlight, JavaFX...).

Azkenean W3C erakundea ari da HTML formatuaren 5. bertsioa prestatzen, eta 2010 urtearen amaierarako bukatzea espero du. Elementu berri mordoa dakartza: <audio>, <video> eta <canvas> (denbora errealean eta baita 3D-n ere marrazten joan gaitezkeen pintura-oihala) etiketak, mikrofonoarekin eta webcamarekin elkarreragiteko aukera, orriaren atal ezberdinak bereizteko etiketak, formularioetan kutxa mota berriak, grafiko bektorialak edo ekuazio matematikoak zuzenean txertatzeko aukera, off line gaudenean web-aplikazioek datuak gordetzeko APIa, arrastatu eta jaregiteko APIa, networking-erako APIa, geolokalizaziorako APIa...

Ikastaro honetan ezagutuko ditugu hobeto HTML 5-ek eskaintzen dituen aukera berriak, eta Interneteko nabigatzaileek jada inplementatuta dituzten atalak praktiken bidez ikasiko ditugu.

 

Irakaslea

Helburuak

  • HTML 5-en historia eta gorabeherak ezagutzea, W3C-ren beste estandarren testuinguruan

  • HTML 5-en elementu eta ezaugarri berriak ezagutzea

  • Web orriak eta aplikazioak HTML 5-en egiten ikastea adibide praktikoen bidez

Edukiak

  • HTML 5-en historia

  • HTML 5-en ezaugarri nagusiak

  • HTML 5 praktikan:

    • Audio eta bideoak txertatzea

    • <canvas> elementua eta WebGL 3D-ko liburutegi grafikoa

    • Mikrofonoarekin eta webcam-arekin elkarreragitea

    • Orriaren atalak bereiztea

    • Formularioak

    • Grafiko bektorialak eta ekuazio matematikoak

    • Off line gaudenean web-aplikazioek datuak gordetzeko APIa

    • Arrastatu eta jaregiteko APIa

    • Networking-erako APIa

    • Geolokalizazioa

    • ...

Metodologia

Ikastaroak zati teoriko bat izango du non HTML 5-en historia eta ezaugarri nagusiak gainetik ikusiko diren. Gero ezaugarri horietako bakoitza sakonago ikusiko da, adibide praktikoekin. Eta Interneteko nabigatzaileek jada inplementatuta dituzten ezaugarriekin ariketak ere egingo dira, praktikan ikusteko nola erabili HTML 5 web orriak egiteko.

Nori zuzendua

Modu profesionalean nahiz amateurrean web orriak eta web aplikazioak egiten dituen (edo egin nahi dituen) edonori zuzendua. Komeni da webgintzari buruzko oinarrizko ezagutza izatea eta HTML eta CSS moduko lengoaiekin esperientzia edo gutxieneko ezagutza izatea. Javascript ezagutzea eta, ahal bada, berau erabiliz web aplikazioak programatzen esperientzia izatea ere komeni da.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, markeskoa@ueu.org (Mari Karmen).

Babesleak