Ikastaroak :: Hezkuntza

Diziplina positiboa: zigorrik eta saririk gabeko heziketa eredua.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 10.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2021(e)ko otsailaren 1a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2021(e)ko maiatzaren 2a

Ikastaroa BETE egin da. Interesa izanez gero, izena eman eta itxaron-zerrendan sartuko zara.

Ikastaroaren datak: maiatzak 8 eta 15.

Diziplina Positiboko metodologiak 1920. urtean du jatorria eta Adler (Haur psikiatra) eta Dreikursen psikologiaren abiapuntutik sortu zen. Aldarrikatzen zutena haurrekiko eta gazteekiko errespetuzko tratua zen, beti muga batzuen barruan eta permisibitatean erori gabe. 1980. urtetik aurrera Jane Nelsen eta Lynn Lottek metodología hau sistematizatu, esperimentatu eta konprobatu zuten eta guraso eta irakasleentzako tailerren bitartez heziketa eredu honen onurak zabaldu zituzten. Hauen lana gaur egun arte hedatu da mundu osoan zehar.

Gaur egungo heziketa zigor eta sarietan oinarritzen da gehienbat eta ez dakigu nola egin beste modu batera. Gure heziketa estiloaren ezagutza beharrezkoa da daukaguna aldatzeko eta bide berri bat eraikitzeko. Honi erantzun ematen laguntzen dute Diziplina Positiboak eskaintzen dituen tresna berriek.

Umearen jokabidea ulertzeko eta honen azpian haurrak eraikita duen sinesmena ulertzeko heziketa eredua da. Eta honen helburua bai umearentzat baita helduarentzat ere garapen pertsonalaren bidean gidatzea da, era positibo eta afektiboan, aldi berean era tinko eta atsegin batean.

Informazio gehiago irakasleari eginiko elkarrizketa honetan: unibertsitatea.net

Irakaslea

  • Ane Arribillaga Sagastibeltza

    Haur eta Lehen Hezkuntzako irakaslea, Geografia eta Historian lizentziatua. Ikasgelarako, familietarako , lehen haurtzarorako eta instituzioetarako diziplina positiboko ziurtagiriduna, Positive Discipline Association elkarteak emana. Encouragement consulting Trainer (EC). Iruñeko Mendigoiti ikastetxeko zuzendaria.

Helburuak

• Diziplina positiboaren oinarriak ezagutzea.

• Helduak eta umeak elkar aditzeko gune bat sortzea, hartara jokabidearen atzean zein mezu dagoen ulertzeko.

• Modu positiboan errespetuz hezteko tresnak eskuratzea.

Edukiak

▪ Zergatik diziplina positiboa? Diziplina positiboaren oinarriak ezagutzea.

▪ Adeitasuna eta irmotasuna. Adeitsua eta irmoa aldi berean.

▪ Ikasgelako, familiako bilerak. Adostea.

▪ Egungo hezkuntzaren mapa jorratzea, norberaren heziketa estiloaren inguruko hausnarketa.

▪ Okerreko helmugak: sarrera. Jokabidearen atzean dagoen ustea.

▪ Esku-ahurreko garuna.

▪ Kartarik garaiena. Nork bere burua ezagutzea. Nork bere burua zaintzea.

▪ Errorea ikasteko aukera. Zigorrik gabeko heziketa. Adore ematea. Jakin-mineko galderak.

▪ Irtenbideetan jartzea arreta. Arazoak konpontzea. Aldatzeko prozesua.

▪ Zigorraren ordezko aukerak. Ondorio logikoak eta naturalak. Muga arteko aukerak. Errutinak. Aukeren gurpila. Kanpo denbora positiboa.

Metodologia

Saioak aktiboak izanen dira, hizlariaren azalpenak, Diziplina Positiboaren heziketa eredua bizitzeko dinamikak eta ikasgelarako eta bizitzarako jardunbide egokien adibideak tartekatuko direlarik. Trebetasun pertsonalak edo sozialak garatzera bideratua dago.

Nori zuzendua

Haur Hezkuntzako 2. zikloko eta Lehen Hezkuntzako irakasleak eta orohar haurtzaroa akonpainatzen duten pertsona ororentzat.

Egitaraua

2021-05-15
Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-14:00

Diziplina positiboa: zigorrik eta saririk gabeko heziketa eredua

  • Ane Arribillaga Sagastibeltza
2021-05-08
Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-14:00

Diziplina positiboa: zigorrik eta saririk gabeko heziketa eredua

  • Ane Arribillaga Sagastibeltza

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.

  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.

  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 948 362563, nafarroa@ueu.eus, (Edurne).

  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

OSASUN-SEGURTASUN OHARRA

COVID-19 izurrite egoeran ikastetxeek jarraitu beharreko prebentzio, segurtasun eta higiene-neurri berdinak jarraituko dira gure egoitza eta jardueretan.

HomologazioaIkastaro hau Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak, irakasleen etengabeko prestakuntza gisa homologatu du.Homologazio-zenbakia: 1/2021, urtarrilaren 29koa. Kreditu bat (1) eskuratu ahal izango da.