Berriak

Guretzat interesgarriak diren berriak aurkituko dituzu.

IKERGAZTE kongresuak eman duen uzta

Ekainaren 9tik 11ra 200 ikertzaile gazte bildu dira IKERGAZTE kongresuan, Gasteizen. Hiru egun emankor horiek eman dutena ikusi nahi baldin baduzu, sartu webgunean

  • Lotura honetan aurkeztu diren komunikazioak irakurri ahal izango dituzue.
  • Lotura honetan medioetan agertu dena ikusi dezakezue.
  • Lotura hauetan Twitter eta Instagramen argitaratu duguna ikusi dezakezue.
  • Lotura honetan egin ditugun bideo guztiak ikusi ditzakezue.

Ekainak 17

Unibertsitateko ikasmaterialak sustatzeko poltsen deialdia zabalik

Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin unibertsitate-mailako euskarazko ikasmaterialak sustatzeko 3.000 euroko hiru poltsarako deia zabaldu dugu.

Ikasmaterialen esparrua unibertsitateko edozein jakintza-arlotakoa izan daiteke. Deialdi hau autore ororentzat dago zabalik, baina orain arte testugintza unibertsitariora hurbildu ez direnen lana sustatu nahi da batik bat, autore unibertsitarioen esparrua ahalik eta modurik zabalenean egituratzen joan dadin, idazle arituen lanari gazteena gehitu dakion.

Proposamenak bidaltzeko epea ekainaren 1ean zabaldu eta urriaren 10ean itxiko da. Ikusi deialdiaren xehetasun guztiak.

Maiatzak 31

Juan San Martin beka 2021: FILOSOFIA

Beka 9.000€koa da eta Eibarko Udalak kaleratzen du UEUrekin lankidetzan. Bekaren helburua euskarazko ikerketa sustatzea da, eta Juan San Martin eibartar ikerlari eta euskalzalea omentzea. Aurtengo deialdian parte hartu nahi dutenek FILOSOFIA arloko proiekturen bat aurkeztu beharko dute.

Ikusi deialdia

Maiatzak 24

"Hizkuntza gutxituen aldeko legea Frantzian: argi izpi bat euskararentzat" hitaldia entzungai

Maiatzaren 11n "Hizkuntza gutxituen aldeko legea Frantzian: argi izpi bat euskararentzat" hitzaldia eskaini zuen Eneritz Zabaleta zuzenbidean doktoreak Pauline Guelleren gidaritzapean. Lotura honetan entzun dezakezue bere solasaldia.

Maiatzak 21

IKERGAZTE2021: azken egunak aurrematrikula egiteko!

Ekainaren 9, 10 eta 11an egingo da IKERGAZTE2021 kongresua, Gasteizen. Dagoeneko zabalik dago bertan izena emateko aukera!

Maiatzak 10

Udako Ikastaroen matrikula zabalik dago!

Dagoeneko zabalik dago aurtengo Udako Ikastaroetan matrikulatzeko epea. Ekainaren 25ean hasi eta uztailaren 16ra bitartean antolatu dugu aurtengo eskaintza Iruñea, Baiona eta Iruñean. Pedagogia feminista, udako bertso eskola, Txikipedia hezkuntzan, pandemia eta zuzenbidea...

Hementxe duzu ikastaroen zerrenda. Aukeratu zurea!

Maiatzak 10

Irakaskuntza Masterra online: azken egunak aurrematrikula egiteko!

UEUk, UPV/EHUren zentro atxikiaren bidez, euskaraz eta online eskainiko du bigarren aldiz irakaskuntza masterra 2021/22 ikasturtean. Master honek DBHko, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako irakasle eta hizkuntzen irakasle izango direnak prestatzea du helburu espezialitate hauetan: Natur Zientziak eta Matematika; Giza eta Gizarte Zientziak eta Hizkuntza eta Literatura. Guztira, 132 plaza eskainiko ditugu.

Aurrematrikula egiteko epea zabalik egongo da maiatzaren 31ra arte. Informazio guztia eta izena emateko, HEMEN.

Maiatzak 06

Frantziako hizkuntza gutxituen legea: argi izpi bat euskararentzat? Online hitzaldia

Maiatzaren 11an, asteartean, "Hizkuntza gutxituen aldeko legea Frantzian: argi izpi bat euskararentzat?" online hitzaldia egingo dugu arratsaldeko 18.00etan.

Bertan parte hartzeko izena eman behar duzu komunikazioa@ueu.eus helbidean.

Maiatzak 05

Nafarroako Gobernuarekin elkarlanean antolatutako ikastaroak

Nafarroako Gobernuko Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuarekin 2021erako elkarlan hitzarmena berritu dugu eta diziplina eta alor desberdinetako 15 ikastaro eskainiko ditugu DOAN urtean zehar. Matrikulak hurrenkera honetan onartuko dira: unibertsitateko nafar ikasleak, gero gainontzeko nafarrak eta azkenik, beste lurraldetakoak.

Apirilak 09

Copyright @ 2021 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.