Frantziako hizkuntza gutxituen legea: argi izpi bat euskararentzat? Online hitzaldia

Maiatzaren 11an, asteartean, "Hizkuntza gutxituen aldeko legea Frantzian: argi izpi bat euskararentzat?" online hitzaldia egingo dugu arratsaldeko 18.00etan.

Bertan parte hartzeko izena eman behar duzu komunikazioa@ueu.eus helbidean.

Pasa den apirilaren 8an Hizkuntza gutxituen aldeko legea onartu zuen Frantzia Asanbleak. Lege honek hizkuntza gutxituen irakaskuntzari koadro sendoago bat emanen dio, baina legea promulgatzeko epea bukatzear zenean, haren kontrako helegitea ezarri dute 60tik gora diputatuk Frantziako Konstituzio Kontseiluan.
.
Euskararen zuzenbidea. Ikerketa konparatua, Frantzia, Espainia tesi lana aurkeztu zuen iaz Eneritz Zabaletak (Baiona, 1984) eta bere esanetan, hizkuntza eskubideak, juridikoki, pertsonei onartzen zaizkien eskubide subjektiboak dira. Frantzian, bere tradizio jakobinoarekin, kontzeptua bera konstituzioaren kontra doa, baduelako berdintasunaren ikuspegi abstraktua edo zurruna; norbanakoak baizik ez ditu ukaiten ahal eskubideak. Bretoiei, euskaldunei, korsikarrei... hizkuntza eskubidea onartuta, nazio osoarenak ez diren eskubideak onartzen ari zara, eta hori, Frantziaren berdintasunaren ikuspegiaren kontra doa.
.
Gai honi buruz arituko zaigu Eneritz Zabaleta, Pauline Guelle (Paue, 1992) ikertzaileak eta UEUko Talde Eragileko kideak zuzenduta. Horretaz gain, ekainaren 9tik 11ra Gasteizen egingo den Ikergazte kongresuaren berri ere emango dugu.
2021/05/05

Copyright @ 2021 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.