Dokumentuaren akzioak
Erabiltzailearen akzioak
DISRUPZIOA ETA NERABEEN HEZIKETA
Fernando Trebol Unzue (Koord.), Ane Hurtado Uranga, Cristina Encinar San Martin, Zaloa Alvarez Aurre, Garazi Bengoa Garate, Irune Del Buey Hijarrubia - 2022/06/21 21:43
Udako Euskal Unbiertsitateak eta EHUko GOI.eus institutoak martxan jarri duten Irakasleen Prestakuntzarako Unibertsitate Masterrean parte hartu duten aditu talde batek, bost Master Amaierako Lanen bilduma osatu du. Egileek eta Psikologian Doktorea den Fernando Trebol irakaslearekin batera, bost atal nagusi dituen lana osatu da. Egileek azpimarratu nahi izan dituzte disrupzioari erantzuteko proposamenak eta hori bideratu ahal izateko, nerabeekin lan egiteko baliabideak eskaintzen dituzte Gainera psikologoa den Irune Del Buey Hijarrubia eginiko Psikologia Gradu Bukaerako Lana-ren baitan aztertzen den disrupzio kontzeptuaren ekarpene laburpe bat jasotzen da.
Disrupzioari beste begirada bat eman behar zaiolako, beste modu batera jorratu beharra dagoela azpimarratzea ezinbestekoa da. Gaur egungo gizarteak prestatzen dituen nerabeak, krisi garaian jaioak dira, krisiaren kontzeptuarekin hezitu dira eta ez dute besterik ezagutzen. Horrek bere izaera eta jokabidean eragiteaz gainera, psikologian eragina duela argi dago; baina, bada disrupzioa oztopo bat edo abantaila?
Galdera honi eta beste batzuei erantzuteko asmoz, Gradu eta Master amaierako lan bilduma honekin gogoeta bultzatu nahi da, bai eta disrupzio egoerei erantzuteko baliabide batzuk proposatu ere.