Dokumentuaren akzioak
Erabiltzailearen akzioak
Guraso/hezitzaile eta haurren elkar ulertzea: erlazioak eraikitzeko zigorra, xantaiak eta mehatxuak ekiditen.
Nerea Mendizabal Etxeberria, psikopedagoga, haur masajeko hezitzailea eta komunikazioan aditua - 2011/04/28 12:50
Jaso logela! Bukatu telebista ikustea! Egin eskolako lanak! Kontuz jan! Zein da lagun hori?Gosaldu eta jantzi eskolara berandu iritsiko gera eta! Niri ez hitz egin tonu horretan! Sarritan, guraso eta hezitzaileak gauza bera 100 aldiz esaten dugunaren inpresioa izaten dugu , tonu guztietan, kasu egin baino lehen. Aldi berean, zailtasunak izan ditzakegu gauza bat debekatzeko orduan, exijitzeko orduan…“Ez” esatea kosta egiten zaigu edota gehiegi esaten dugu. Zailtasun asko ditugu autoritarismoaren, xantaia eta penaren artean oreka edo erdiko neurria aurkitzen. Eta sarritan gaizki ulertuak sortzen dira… Igeri egiten, gidatzen, sukaldatzen ikastea normaltzat hartzen dugu…Gure autoritatea mantendu, autoritarioa izan gabe, Gure seme-alabekin komunikatzea ere ¡Ikasi daiteke! Nola hitz egin gure seme-alabei entzun diezaguten…Nola entzun hitz egin dezaten…