Hemen zaude: Hasiera Apunteen Otarrea Gizarte zientziak Soziologia Askatasunetik iheska

Dokumentuaren akzioak

Erabiltzailearen akzioak

Askatasunetik iheska

1.97333333333

Iker Iraola - 2006/09/22 10:22

Lan hau Erich Fromm-en El miedo a la libertad 1 liburuaren laburpen bat da. Obra
honen jatorrizko bertsioa 1941ean, II. Mundu Gerra abian zegoenean, argitaratu zen. Garai
hartan, beraz, argi zegoen gizartea krisi larrian zegoela. Arazo honetan oinarriturik,
faxismoa bereziki aztertzen du, zeinaren oinarrian, Frommen aburuz, gizakiaren
askatasunaren arazoa dagoen. Faxismoarekin batera, gizarte demokratikoak deitzen ditugunak
ere aztertzen ditu, bertan ere gizakiaren askatasuna zalantzan ikusten baitu (gizakiaren
estandarizazioa, hain zuzen). Frommentzat, aipatutako bi egoeren iturburua askatasunaren
aferan bilatu beharra dago; honetarako arazo honen azterketa sakona burutzen du,
kapitalismoaren hasieratik gizarte demokratikoetaraino. Laburpen honetan hasierako
aspektu hauek oso gainetik azalduko dira; Frommen bi tesi nagusiak (faxismoari eta gizarte
demokratikoei dagozkienak) azalduko dira bereziki.

PDF document icon Askatasunetik iheska Fromm.pdf — PDF dokumentua, 119 KB (121901 bytes)

Etiketak

Dokumentuan moldaketak egin