
Juanmari Agirreurretari #txiotesta
Txiolari originalena izan zen 2018ko "Txiokatu zure tesia 6 mezutan" lehiaketan.
Juanmari Agirreurreta, "Txiolari originalena" izan zen 2018ko "Txiokatu zure tesia 6 mezutan" (#txiotesia) lehiaketan. Hauxe izan zen bere lehen txioa: Fikzioa J.-P. Sartreren diskurtso teorikoan.
5. edizioaren ateetan beste erronka bat proposatu diogu: #txiotesta.
Deskribatu erronka hitz batean. Labur
Txioak aldez aurretik prestatuta ala eguneko inspirazioaren olatura igo. Aurretik
Konplikatuena? Nola hasi
Dibertigarriena? 5 urte 5 txiotan
Sorpresaren bat? Irudirik erabili gabe saria irabazi izana
Txioak erakutsi dituzu? Twitterren bakarrik
Besteenak irakurri? Noski
Irabazle "gaientzako" aholku baliagarriren bat? Gaiaz ezer ez dakienarentzat idaztea
Zergatik parte hartu? Euskaraz ikertu dena ezagutzeko eta jolas modura konpartitzeko