
Ainhoa Latatu: "Ikertzaile gazteak zertan ari diren ikustea da helburu nagusietako bat, eta euren artean harremanak sendotu ahal izatea"
Ainhoa Latatu Ikergazte kongresuko koordinatzaile akademikoari elkarrizketa.
IkerGazte ikertzaile euskaldunen kongresua hirugarrenez egingo da Baionako Errobiko Campusean 2019ko maiatzaren 27tik 29ra. Kongresurako artikulu zientifikoak bidaltzeko epea zabalik dago eta otsailaren 22an amaituko da.
Ainhoa Latatu koordinatzaile akademikoak eman digu prozesuaren berri.