.
Taldeak:
.
Izen ematea web gunetik egiten da. Prozesuak bi pausu nagusi ditu:
Oharra: matrikula ondo gauzatu bada, ikasleak bere posta elektronikoan matrikularen egiaztagiri automatikoa jasoko du. Agiri horretan, ordainketarako argibideak ere ematen dira.
Ez bada agiria iristen, matrikulatzerakoan akatsen bat sortu delakoaren seinalea da. Halakoan, jarri ikastaroaren arduradunarekin harremanetan.
.
Ikastaro bakoitzak matrikula-prezioak web guneko orrian markatuta dauzka: prezio orokorra eta deskontudun prezioak.
UEUk bi deskontu aplikatzen ditu:
Pertsonalak eta besterenezinak dira. Bazkideak diren enpresen kasuan, enpresa horretako pertsona bati bakarrik aplikatuko zaio deskontua.
Izena ematerako orduan, matrikula-orrian bertan, norberari dagokion prezioa aukeratu behar da.
Deskontua lortzeko aurkeztu beharreko agiriak:
Deskontuak ezin dira batu.
Deskontuak aplikatuko dira izena ematerako momentuan pertsonak aipatutako baldintzak betetzen baditu.
.
Izen ematea ez da onartuko, hau da, ez da matrikula bihurtuko, ORDAINKETA EGIN ARTE.
Taldea osatu bada, hots, gehienezko ikasle kopurua lortu bada, itxaron-zerrenda sortuko da. Onartutako matrikulen artean bajarik egonez gero, itxaron zerrendara joko da. Hurrenkera, izen emate data izango da.
Ordainketarik ez duten ikastaroen kasuan, izen ematea onartzeko irizpide propioak egongo dira eta hauek bete beharko dira.
.
Behin matrikula egin ondoren, ordainketa egiteko 15 eguneko epea dago, bestela plaza galtzeko arriskua dago.
Matrikula-orria bete ondoren, ikasleak bere posta elektronikoan matrikula-egiaztagiria jasoko du eta bertan ordainketa egiteko argibideak datoz. Badaezpada, hemen ere adierazten dira:
6.1. Kopurua.
Ikastaroaren fitxan zehazten dira: prezio orokorra, UEUko kideen deskontua eta ikasle, langabetu eta erretiratuen deskontua. Norberak aukeratu behar du berari dagokiona.
6.2. Moduak:
6.3. Ordainagirian adierazi:
Ikastaroaren KODEA eta zure IZEN ABIZENAK (matrikulatu den pertsonarenak).
Agirian ikaslearen izen abizenak ondo ikusten badira, EZ da beharrezkoa ordainagiria idazkaritzara bidaltzea. Hala ere, gorde kopia, arazorik balego ordainagiria eskatuko da.
.
.
8.1. Ikastaroa bertan behera gelditu bada: ikasleari ordaindutako % 100 itzuliko zaio, bankuko transferentzia bidez.
8.2. Ikasleak bere matrikula bertan behera utzi nahi badu, hau da, baja eman nahi badu, ondoko irizpideak aplikatuko dira:
.
Parte hartze ziurtagiria jasotzeko, ikastaroaren argibideetan adieraziko dira ebaluazio sistema eta hau gainditzeko jarraibideak. UEUk aprobetxamendu ziurtagiria emango die ikasleei, ikastaroa gainditu dutela ziurtatu ostean. Ikastaroa amaitu eta hilabeteko epean parte-hartze ziurtagiria bidaliko du UEUk.
Ziurtagiriak PDFan bidaliko dira matrikulatzerakoan emandako helbide elektronikora. Ikasleak hala eskatuta, paperean kopia bidali daiteke.
Ziurtagiri zaharrak: 1995. urtetik aurrerako ziurtagiriak bakarrik egingo dira (zaharragoen kasuan, matrikulatuen parte hartzea egiaztatzeko zailtasunak medio). Ikasleak ziurtagiri zaharra aurkeztuko balu (bere momentuan UEUk bidalitakoa), berriztu egin daiteke.
.