Udako Ikastaroak :: Hezkuntza
Bideoz emandako azalpena Irakaskuntzan ohiko tresna bilakatu da. Irudia, ahotsa eta testua elkarrekin eskaintzen ditu eta tutorial laburretarako oso egokia da. On line edota MOOC ikastaroetan erabiltzen dira gehien, baina ez horietan bakarrik, informazioa era errazean emateko bidea baita bideoa.
Ikastaro honetan bideoak sortzeko gidalerroak emango dira, eta bideoak sortzeko software libreak eskaintzen dituen tresna ahaltsuak ezagutaraziko ditugu. Ahaltsuak izanagatik erabilerrazak diren tresnak, hain zuzen ere. Eta aplikazio horiekin bideoak sortzeko behar diren urrats guztiak ikusiko dira: ikastaroa bukatzerako, norberak sortutako bideoa edukiko du ikasleak.
ikusi hemen ikastaroaren aurkezpen bideoa: Amaia Arroyo eta Joseba Makazaga, Irakaskuntzarako bideoak.
Hezkuntzan eta Komunikazioan doktorea. Mondragon Unibertsitateko HUHEZI Fakultateko irakaslea eta ikerlaria. UEUko kidea.
UEUko kidea eta UPV/EHUko informatika fakultateko Konputazio Zientzia eta Adimen artifiziala saileko irakaslea
1. Gidalerroak: edukiaren araberakoak (zer, zertarako eta zeinentzat) eta formaren araberakoakk (edukia, iraupena, efektuak...).
2. Bideoaren osagaiak: irudia, ahotsa, testua, azpitituluak.
3. Urratsak eta horretarako aplikazioak:
Gidalerroak azalduko dira, eta ondoren aplikazioen aurkezpena egingo da. Helburua norberak bere bideoa sortzea denez, aplikazioak erabili beharko dira prozesua burutzeko. Amaieran, egindakoa baloratuko da errubrika baten bitartez, gidalerroetan landutakoa betetzen duen ala ez ikusteko.
Bideoak sortu behar dituen irakasleentzako ikastaroa da, baina irakaskuntzatik kanpo ere bideo asko sortzen dira: produktu jakinen funtzionamendua erakusteko demoak, salerosketarako bideoak... horrelako beharrak eduki ditzakeen edonork ere parte har dezake ikastaro honetan. Dena den, gidalerroak hezkuntzara bideratuta egongo dira, eta horixe da benetako helburua.
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
09:00-11:00 |
Bideoak sortzeko gidalerroak. |
|
11:00-13:00 |
Bideoak sortzeko urratsak. |
|
15:00-17:00 |
Hainbat aplikazioren aurkezpena. |
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
09:00-13:00 |
Aplikazioak erabiliz norberaren bideoa sortu eta editatu. |
|
15:00-17:00 |
Bideoen aurkezpena eta balorazioa. |
Ikasleek bideoa sortu behar dutenez, bideoan aurkeztu nahi duten materiala eramatea komeni da: pdf aurkezpena, bideokamerarekin grabatutako zerbait, irudiak...
Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak homologatzeko prozeduran onartutako ikastaroa (2016ko ekainaren 20ko ebazpena).Homologazio kodea: 1668348018Parte-hartze ziurtagiriaren inguruko xehetasunak: