Udako Ikastaroak :: Komunikazio zientziak, Internet
Egun askotan izaten ditugu aipagai IKT edo Informazio eta Komunikazioaren Teknologiak. Sarri modako akronimoaren atzean aurkitzen diren erronka, aukera eta mugak gureak eta oraingoak ez diren perspektibetatik aztertzen dira, edo errazkerien atzean ezkutatuta gelditzen zaizkigu.
Zer nolako eraldaketak ekarri dituzte Internetek eta Internetekin lotutako teknologia, praktika eta diskurtsoek Euskal Herriko errealitate politiko, ekonomiko, sozial eta kulturaletara? Ze ondorio dituzte praktika eta marko berri hauek errealitatearen ikerketa eta ezagutzari eta herri eta gizarte mugimenduen ekintzari dagokionez?
Gure Esku Dago, Hekimen eta .EUS Fundazioarekin batera IKTek Euskal Herri garaikidean zabaltzen dituzten ekintza eta jakintza lerroak elkarrekin esploratuko ditugu. Ikastaroari amaiera Bilboko Kafe Antzokian emango diogu, “Gau Digitala” deituriko jaian.
ikusi hemen ikastaroaren storify-a: IKTak Euskal Herrian
Dinamizazio eta probokazio lanetan berriz Errota Digitala elkarteko eta Talaios kooperatibako
lagunak arituko gara.
Ikastaro hau Deustuko Unibertsitateko Euskal Gaien Institutuarekin elkarlanean antolatu da.
UPV/EHU eta UCLko doktorego-osteko ikerlaria, NOR taldeko ikerlaria, UEUko kidea.
Twitter: @koldobizkar
Talaios Kooperatiban lanean, Olatukoop. Twitter: @birasuegi
@Talaioskoop-eko kooperatibista. @Koop57_EH-ko kidea. Garatzailea, hacktibista eta hedabide kolaboratzailea.
Twitter: @teketen
Aisia eta Giza Potentzialean doktorea. Deustuko Unibertsitateko Euskal Gaien Institutuko ikertzaile elkartua. UEUko Komunikazio sailburua.
Twitter: @txerren
UPV/EHUtik Doktorea, Errota Digitala elkarteko kidea eta Bigarren Hezkuntzako irakaslea.
Twitter: @gorkasalces
Bloke komuna:
Hiru lan talde (parte hartzaileak erabakiko du non parte hartu):
Thinking by doing (eginez pentsatu) eta learning by doing (eginez ikasi) metodologia erabiliko dugu praktika kolaboratiboaren bidez errealitatearen inguruan hausnartu eta berau eraldatzeko.
Hiru Kasu Gonbidatuek “Ezagutza eta neurketa modu berriak”, “Demokratizazioa eta parte hartzea gaur eta orain” eta “Komunitategintza eta gutasunaren teknologiak” ardatzak lantzeko oinarri posibleak eskainiko dituzte, parte-hartzaile bakoitzak bere intereseko esparruak landu ahal izango dituelarik horretarako osatuko diren hiru taldeetan.
Gizarte eta herri mugimenduetako kideak (euskalgintza, herrigintza, gizartegintza, kulturgintza, udalgintza, sindikalgintza….)
Informazio eta Komunikazioaren Teknologien inguruan ezinegona duen pertsona oro.
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
16:00-17:00 |
Komunikazioa, Informazioa, Teknologia. Kokapen orokorra.Dinamizatzailea: Errota Digitala. |
|
17:00-18:00 |
Lanerako tresnak. Panorama orokorra gaur.Dinamizatzailea: Errota Digitala. |
|
18:00-18:30 |
Atsedena |
|
18:30-19:30 |
Kasu gonbidatuak: ikerketa eta ekintzarako eszenatoki berriak.
|
|
19:30-20:00 |
Lan lerroen aurkezpena.
|
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
10:00-10:30 |
Talde lanaren dinamikaren aurkezpena eta taldetan banatzea.
|
|
10:30-12:30 |
Talde lana dinamizatzaileekin 1: Helburua.
Dinamizatzaileak: Errota Digitala eta Talaios. |
|
12:30-14:00 |
Talde lana dinamizatzaileekin 2: Bidea. Tresnak.Dinamizatzaileak: Errota Digitala eta Talaios. |
|
14:00-15:30 |
Bazkaria. |
|
15:30-17:30 |
Talde lana dinamizatzaileekin 3: Ondorioak.Dinamizazioa: Errota Digitala eta Talaios. |
|
17:30-19:00 |
Taldekako aurkezpenak eta eztabaida kolektiboa. |
|
19:00-20:00 |
Itxiera eta ondorioak.Errelatoria lana: Errota Digitala eta Talaios. |
|
20:00-22:00 |
Flock poteoa (hautazkoa) |
|
22:00-23:59 |
Gau Digitala.Bilboko Kafe Antzokian. Gonbidatuak:
Ikastaroan matrikulatuentzat doan, gainontzekoentzat sarrera 5,00€. |
Parte-hartzaileei haien ordenagailua (edo, aukerarik ez badago tableta edo sakelekoa) ekartzea gomendatzen zaie, taldean lan egin ahal izateko.
Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak homologatzeko prozeduran onartutako ikastaroa (2016ko ekainaren 20ko ebazpena).Homologazio kodea: 1668348023Parte-hartze ziurtagiriaren inguruko xehetasunak: