Udako Ikastaroak :: Filologia, Hizkuntzalaritza, Itzulpengintza, Terminologia

Nola idatzi administrazio-testu ulergarriak Administrazioan?

  • Data: 2016(e)ko ekainaren 30a
  • Tokia: Eibar - Markeskoa Jauregia
  • Nola heldu: https://labur.eus/UEUEibar
  • Ordutegia: Osteguna. 9:00-13:30
  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 4.50 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2016(e)ko maiatzaren 9a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2016(e)ko ekainaren 19a

Ikastaroa bete egin da (16-06-09, 14:45), itxaron zerrenda ireki da.

Administrazioan erabiltzen den hizkerak jasaten dituen kritikak gero eta ugariagoak dira; eta euskara ez da salbuespen horretan. Han eta hemen, hizkera honen kalitate eskasa eta zuzentasun falta salatzen da. Administrazioko profesionalek, bestalde, euskarazko testuen eta itzulpenen zehaztasuna jartzen dute auzitan. Herritarrak, azkenik, hizkera honen hieroglifikoak ulertzen lagunduko dien mirariren bat gertatu bitartean, teknolekto horren gehiegikeriaren aurka azaltzen dira. Izan ere, herritarrek badute eskubidea Administrazioak plazaratzen dituen mezuak ulertzeko: herritar guztiek dute eskubide hori.

Nolanahi ere, kritika hori beste testu mota batzuetara ere hedatzen da. Izan ere, administrazio-testuek dituzten hainbat koska beste testu mota askotan ere gertatzen baitira (kazetaritzan, testu zientifikoetan, literaturan...).

Irakaslea

  • Joseba Lozano Santos

    Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren barruan Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko zuzendaria da.

Helburuak

  • Administrazioan erabiltzen den hizkeraren ezaugarrien azterketa egitea.
  • Kalitatezko testu argiak eta erakargarriak idazteko aholkuak eta iradokizunak ematea.
  • Honekin guztiarekin praktikak egitea.

Edukiak

  • Administrazioko testu historikoen errepasoa.
  • Administrazioko euskararen ezaugarriak.
  • Administrazioko testuen itzulpena. Korredakzioa.
  • Euskara argia eta kalitatezko euskara.
  • Administrazioak eskatzen duen euskara zehatza.
  • Testuen ulergarritasuna eta zuzentasuna.
  • Komunikazio egokia lortzeko aholkuak.
  • Komunikazio digitalaren berezitasunak.

Metodologia

Ikastaroan zehar erabiliko den metodologiak teoria eta praktika uztartuko ditu. Gaien sarrera dibulgatiboa egin ondoren, adibide errealak aztertzeko aukera izango dugu. Aztertutako teoria eta ezagututako adibideak oinarritzat hartuta praktika ezberdinak ere burutuko ditugu.

Nori zuzendua

Administrazioko langileei, euskara teknikariei, abokatuei, euskal filologoei, itzultzaileei, irakasleei, eta abarri.

Eta oro har, lanean euskaraz idatzi behar dutenei eta gaian interesa duen orori.

Matrikulaziorako argibideak

Ikastaroa bete egin da (16-06-09, 14:45), itxaron zerrenda ireki da. Eman izena baina ez egin ordaiketarik plazaren bat libre gelditu dela eta tokia daukazula konfirmatu arte.

  • Matrikulatu aukera sakatu (izenburuaren azpian dago ikonoa) eta jarritu matrikula-orria betetzeko argibideak.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.