Udako Ikastaroak :: Ekonomia, Soziologia, Nekazaritza

Tokiko esperientzia agroekologiko eraldatzaileak (I). Praktika agroekologikoak: oilotegi-konpostagailua biohondakinen prebentziorako.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 5.00 ordu

Ekonomia zirkularreranzko transizioaren hastapenean murgilduta gauden tenore honetan agroekologia eta hondakinen kudeaketa uztartzeak berebiziko garrantzia hartzen du. Uztarketa honetan abereak tresna garrantzitsua izan daitezke.

Duela hiru urte esperientzia agroekologiko hau jarri genuen martxan Noaingo Zentzumenen parkean. Honetan biohondakinak, auzo konposta eta oiloen hazkuntza batzen dira.

   Ikastaro hau Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin elkarlanean antolatu da.

Irakasleak

  • Natxo Irigoien Iriarte

    Nekazal Ingeniaritzan doktorea. Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) irakaslea.

  • Joseba Sanchez Arizmendiarrieta

    Nekazaritza Ingeniaria. Ingurumen Agrobiologian Masterra. Doktoradutza ikaslea. Nafarroako Unibertsitate Publikoa (NUP).

Helburuak

  • Ekonomia zirkularra eta agroekologiaren arteko lotura eta interesa sortzea.
  • Oilotegi-konpostagailu bat maneiatzeko gaitasuna sortzea.
  • Oilotegi-konpostagailuaren balizko beste potentzialtasunak baratzagintzan erakustea.

Edukiak

  • Ekonomia zirkularra eta agroekologia.
  • Biohondakinen kudeaketa deszentralizatuaren interesa.
  • Auzoko eta etxeko konpostajearen funtsa.
  • Abereak eta hondakinen.
  • Noaingo Oilotegi-konpostagailuaren presentazioa. Zer da eta nola funtzionatzen duen. Emaitzak.
  • Beste eredu batzuk eta baratzagintzarekin duten loturaren hastapena.

Metodologia

Ikastaroan erabiliko den metodologia teoriko praktikoa izango da. Praktikaren atala nagusituko da eta parte hartzaileak zuzenean lan eta esperimentatzeko aukera izango dute. Ikastaroa Noaninen kokatuko da Oilotegikonpostagailuaren esperientzia hurbiletik ezagutzeko.

Nori zuzendua

Agroekologian edo biohondakinen prebentzioan interesa duten pertsonei zuzendua.

Matrikulaziorako argibideak

Izen ematea NUPetik bideratuko da.

Izena emateko idatzi mezu bat ondoko helbide elektronikora: Cursosdeverano@unavarra.es

  • Adierazi izen abizenak eta Noaingo ekainaren 29ko ikastaroan izena eman nahi duzula, euskarazko taldean.

Oharrak

Ikastaroa Noaingo Zentzumenen parkean izango da.

  • Noaingo Agenda 21ren egoitzan "Lorenean"

Ikastaroa oso praktikoa izango denez lanerako erropa egokia eraman behar da. Zikintzeko modukoa. Eskularruak, botak eta abar.

Nafarroako Hezkuntza Departamentuak unibertsitateaz kanpoko irakasleentzat homologatutako jarduera (298/2016 uztailaren 22ko ebazpena).