Udako Ikastaroak :: Historia, Antropologia, Soziologia
2015eko maiatzeko hauteskundeek aldaketa nabaria ekarri zuten Nafarroako kartografia instituzionalean, Franco hil ondotik nagusitutako bi indar nagusiak insituzio mailako boteretik ia kanpo gelditu zirelarik.
Zaila zirudien arren ibilbide, estrategia eta kultura ezberdinetako indar eta pertsonek bat egin zuten aldaketa gauzatzeko. Bat egite hori, berriz, ez da tentsio eta erronkarik gabeko hautua. Aldaketaren etorkizuna irekirik dago eta oztopoak nahiz zailtasunak agerian gelditzen ari direlarik. Parada ederra izan daiteke Udako Euskal Unibertsitatea aldaketaren zergatiak, tentsioak, erronkak eta etorkizunerako aukerak aztertzeko, azken hauen artean, euskararen gaiak presentzia nabaria izango du.
Ikastaro hau Iratzar Fundazioarekin elkarlanean antolatu da.
ikusi hemen ikastaroaren aurkezpen bideoa: Floren Aoiz, Aldaketa Nafarroan.
Idazlea eta euskara teknikaria.
Idazlea, gazte mugimenduan nahiz politikagintzako hainbatesparrutan ibilitakoa. Ikerketa historikoari lotutako bi liburu argitaratuditu.
Idazlea eta itzultzailea. Langabea.
Kazetari iruindarra.
Historialaria eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakaslea
Garai batean politikan ibilia, Historia eta batik bat Nafarroako historiaren irakasle izana gero hamasei urtetan. Esperientzia hori oinarri, Nafarroa, historiaren hariak dibulgazio liburuaren egile.
artearen historian lizentziatua, UEUkidea
Ikastaro hau hiru maha inguruz osatua egongo da. Mahai inguru ezberdinetan dinamika berdina jarraituko da: hizlariek mintzaldi laburrak egingo dituzte, ostean moderatzaileak galdera orokor bat planteatuko du mahaikide zein parte hartzaileen artean eztabaida piztuz.
Orohar, Nafarroako aldaketaz eta aldaketa prozesuen inguruan interesa duten guziei zuzenduta. Era berezian, euskalgintzari, gaiari emanen diogun garrantzia dela eta.
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
09:00-09:30 |
Sarrera |
|
09:30-11:00 |
1. mahai ingurua: Aldaketaren aurrekariak: begirada historikoa.Gonbidatuak:
Moderatzailea: Oskia Ugarte, historian lizentziatua, UEUkidea. |
|
11:00-11:30 |
Atsedena. |
|
11:30-13:00 |
2. mahai ingurua: Aldaketaren nondik norakoak: azterketa kritikoa: erregimen-gobernu-eredu aldaketa?Gonbidatuak:
Moderatzailea: Hedoi Etxarte, Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan Biolinaren lizentzia eskuratu zuen eta EHUn Itzulpengintza eta interpretazioa. Idazlea. Katakrak Liburuak lan-kooperatibako langilea da. |
|
13:00-15:00 |
Bazkaltzeko tartea. |
|
15:00-16:30 |
3. mahai ingurua: Euskalgintzaren ikuspegiak: aldaketa eta euskara.Gonbidatuak:
Moderatzailea: Reyes Ilintxeta, kazetari iruindarra. Euskalerria Irratiko kidea duela 25 urte . Ze Berri? euskararen sustapenerako udalarteko aldizkariko erredaktorea da lehen zenbakia argitaratu zenetik, orain dela 20 urte. Honetaz gain Diario de Noticias eta Argia aldizkariko kolaboratzailea. |
|
16:30-16:30 |
Amaiera. |
Ikastaroa doanekoa da baina parte hartzeko izena eman behar da.
Nafarroako Hezkuntza Departamentuak unibertsitateaz kanpoko irakasleentzat homologatutako jarduera (298/2016 uztailaren 22ko ebazpena).