Udako Ikastaroak :: Biologia eta Natur Zientziak, Botanika, Ekologia, Geologia
Natur zientzien ikasketetako alor gehienetan teknika molekularrak orain arteko teknikak ordezten ari dira. Hala ere, zientzia honek esparru asko biltzen ditu hortaz aparte, eta ez dute garrantzi gutxiagorik: basabizitzaren kudeaketa, kontserbazioa, mendiko lana eta abar. Ikasle gazteek gutxi lantzen dituzte horrelakoak eta askotan Curriculum-etan plus bat izaten da honi buruzko zerbait agertzea. Ikastaro honek ikertzaile potentzialentzako lagungarria izango diren teknikak lantzea eta gai desberdinetan kritikoki eztabaidatzeko gai izatea du helburu. Horretarako, bost egun (uztailaren 20tik 25ra) egingo ditugu Nafarroako eta Pirinioetako toki desberdinak arakatzen eta gai desberdinak lantzen.
Biologian doktorea, EHUko ikerlaria eta UEUkidea.
Biologian doktorea, UPV/EHUko biologia irakaslea eta UEUkidea.
Biologian doktoregaia UPV/EHUn. UEUkidea.
Ornitolan enpresako teknikaria.
Biologian doktorea, EHUko ekologia irakaslea eta UEUkidea.
Biologo lizentziatua, Aranzadiko Herpetologia saileko ikerlaria.
Biologian doktorea UPV/EHUn. UPV/EHUko Biodibertsitate masterrean klasea ematen du esperimentuen eta laginketen diseinu estatistikoari buruz. UEUkidea.
unibertsitatea.net atarian duzue irakasleei egindako elkarrizketa.
Nafarroako eta Pirinioetako 5 leku bisitatuko ditugu, oinez eta autoz, biak konbinatuz: Artikutza, Aralar, Irati, Aztaparreta eta Lizara. Egunez mendiko ibilbideak egingo ditugu, eta leku zehatz batzuetan basabizitza ikertzeko teknika ezberdinak esperimentatuko ditugu. Ostiral gauez saguzarren jarraipen teknikak ezagutzeko aukera izango dugu. Lotarako mendiko aterpeak erabiliko ditugu. Irakasle gonbidatuak izango ditugu egun bakoitzean, eta bertan azalpenak emango dizkigute. Ondoren, afalosteko tertuliak ere antolatuko ditugu giro lasaiean eztabaidagune aparta izateko xedeaz.
Mendiko ikerketa floristiko, faunistiko zein ekologikoetan interesatuta dauden biologia zein ingurumen zientzietako lizentziatu, graduatu eta ikasleentzat. Ez da aparteko ezagumendurik behar, baina bai mendian ibiltzeko ohitura eta alde-aldeko sasoia. Gainera, partaide bakoitzak ezinbestekoa du oinarrizko mendiko materiala eramatea (botak, zira, arropa aproposa, prismatikoak...).
Nafarroako Hezkuntza Departamentuak homologatutako ikastaroa, Hezkuntzako Zuzendari Nagusiaren 6/2015 abuztuaren 21eko ebazpenaren bidez onartua.
OHAR GARRANTZITSUA: mendiko materiala, federazio lizentzia, garraioa, ostatua eta otordu gastuak EZ daude matrikulan sartuta, partaideek aparte ordaindu beharko dituzte.