Udako Ikastaroak :: Soziologia

Dinamizazio parte hartzaileak eztabaidagai: metodologiak neutroak al dira?

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 12.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2015(e)ko maiatzaren 25a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2015(e)ko ekainaren 1a

IKASTAROA BERTAN BEHERA GELDITU DA. Antolaketa arazoak medio, ikastaro hau ezingo dugu aurtengo Udako Ikastaroetan eman

.

Ikastaro honekin, Herri Mugimenduen eremuan arreta jarriz, dinamizazio parte hartzaileak zein paradigmatatik eta zertarako abiatzen diren gogoetatzeko espazio bat zabaldu nahi dugu. Nola ulertzen ditugu metodologiak? Posible al da edukia eta metodologia bereiztea? Egiteko moduek ez al dute egin behar den hori baldintzatzen? Zeintzuk dira arlo honetan dihardugun aritu/adituon kezkak?

 Parte hartzea sustatzeko tresna izatetik harago, Dinamizazio Parte Hartzaileak eraldaketa eta herri boterea artikulatzeko helburu politikoa duelakoan gaude. Zentzu honetan, ikastaroaren abiapuntuan nondik eta zein helbururekin jarduten dugun mahai gainean jarriko dugu.

Ikastaro hau, metodologien inguruan hausnartu eta esperientziak elkar-trukatuz, dinamizazio parte hartzaileen eremu honetan suertatzen zaizkigun oztopo eta kontraesanetatik ikasteko aukera izango da.

Ikastaro hau Joxemi Zumalabe Fundazioarekin elkarlanean antolatu da.

Helburuak

  • Gaur egun herri mugimenduetan, prozesu, tailer eta bileren dinamizaziorako erabiltzen ari diren ikuspegi, teknika zein eskola ezberdinen arteko elkar ezagutza eta gogoeta kolektiboa bultzatzea. Gurean gero eta ohikoagoak diren metodologia ezberdinen dimentsio politikoak aztertuz.
  • Metodologia ezberdinekiko harrera eta horien beharra geroz eta zabalagoa den heinean, horietako bakoitzaren funtsa ezagutu eta denon artean "leku komunik" dagoen aztertzea, elkarrengandik ikasi eta saretzen joatearen bidean.

Metodologia

Gogoeta eta elkar ezagutza elikatzeko, eragile eta kide ezberdinen aurkezpen edo esku hartze labur eta mugatuak, talde dinamika bidezko hausnarketa kolektiboekin tartekatuko ditugu.

Nori zuzendua

Fazilitazio edo dinamizazio lanetan ari diren kide eta eragile ezberdinei, zein metodologien inguruan interesa duen kide orori.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

Oharrak

Eusko Jaurlaritzaren sare publikoko irakasleen homologaziorako prozeduran aurkeztu dugu ikastaro hau, ebazpenaren zain.