Udako Ikastaroak :: Kazetaritza, Komunikabideak, Komunikazioa, Internet
Kazetaritza egiteko gero eta tresna digital gehiago daude sarean. Baliabide hauek ezagutzeak aukera berriak eskaintzen dizkie kazetariei. Baina ez da erraza tresna digital horien berri izatea. Askotan beharrezkoa da gutxieneko laguntza tresna horiek erabiltzen hasteko. Gaur egungo kazetariek halabeharrez kazetaritza digitala egiteko trebatuta egon behar dute, eta ikastaro hau prestakuntza hori osatzeko pentsatuta dago.
Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaro homologatua, kodea: 1568348019
BERRIA egunkariko IKT arduraduna 2012ko irailaz geroztik. Historia eta Geografia lizentziatua. 1987az geroztik kazetari gisa aritu da Hemen astekarian, Euskaldunon Egunkarian eta Berrian. UEUkidea.
Twitter: @pellourzelai
Bloga: Berriaro
1. Sarrera: Joera nagusiak kazetaritza digitalean.
2. Tresna digital interesgarri batzuen ezagutza (atalka)
3. Ariketa praktikoak
Azalpen teorikoak eta ariketa praktikoak uztartuko dira. Tresna digital batzuk nola erabiltzen diren azalduko da eta tresna horien bidez nolako gauzak egin daitezkeen erakutsiko da, interneteko konexioa eta pantaila erabilita. Ikasleek tresna batzuk probatu eta ariketa praktikoak egin ahal izango dituzte irakaslearen laguntzaz.
Ikastaroa interesgarria da lanean ari diren kazetarientzat, prestakuntza hobetzeko eta aukera berriak ezagutzeko. Halaber, kazetaritza eta komunikazio arloko ikasleentzat ere baliagarria da.
Komeni da ikasleek smartphone bat eta ordenagailu eramangarri bat eskuartean izatea.
Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaro homologatua, ebazpena 2015eko ekainaren 25ekoa eta kodea: 1568348019