Udako Ikastaroak :: Komunikazioa, Psikologia
Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuak homologatutako ikastaroa.
Euskal Herrian ezaguna den elkartegintzan eta gizarte mudimenduetan elkarlanean aritzeko aurkitzen diren mugak gainditzeko baliabideak eskaini nahi ditu ikastaro honek. Sarri, elkarteetan, eztabaida amaigabeak sortzen dira, edo ustegabeko arduren jabe zarela ohartzen zara, eta helburua albora batera geratzen da, elkartearen gainbeera ekarriz.
Ikastaro honen helburua, elkartegintzan aritzen direnek euren elkartea kudeatzeko baliabide pertsonalak eta estrategiak garatzean datza.
Psikologian Lizentziatua. Besteak beste, “Berrikuntza eta Ezagutzaren Kudeaketa” masterra duena. Urte luzez elkartegintzan aritua eta azken urtetan New-Onaren bidez, lidergotza gaia lantzen diharduena. UEUkidea.
Twitter: @newona
Eskuratu hemen ikastaroan erabilitako materialak:
Metologia parte hartzailea eta dinamikoa izango da. Bizipenetatik abiatuz, edukiak barneratzeko aukerarekin. Bide batez, ikasitakoa norbere esparruan aplikatzeko proiektua eraikiz.
Elkartegintzan edo gizarte mugimenduetan aritzen direnei zuzendua dago. Helburu jakin batekin duen konpromisoak elkarlanean aritzeko beharra sentitzen duenari.
Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Unibertsitateko Zuzendari Nagusiaren uztailaren 29ko 390/2014 ebazpenaren bidez irakasleen formaziorako homologatutako ikastaroa da.