Udako Ikastaroak :: Lana, Zuzenbidea eta Jurisprudentzia
Eusko Jaurlaritzaren irakasleen formaziorako plangintzaren bidez homologatutako ikastaroa (ikusi argibideak behean).
Bizi dugun krisi garai honek gizarteko atal guztiei eragiten die, besteak beste lan-harremanei ere. Euskal Herriko egungo lan-harremanen egoera gogoeta merezi du. Ikastaroan egun harreman horiek nola dauden aztertuko da eta nolakoak beharko luketen izan etorkizunari begira.
LAB sindikatuko exekutiboko kidea. Ekintza Sindikala eta Negoziazio Kolektiboko arduraduna.
(Eibar, 1967) ekonomilaria, enpresa zientzietan lizentziatua eta nazioarteko marketinean masterduna (Strathclyde University, Glasgow). Esportazio laneko jardunean.
UEUn argitaratua: ''Lurraldearen dimentsioa estatuaren eraketan'' in ''Euskal estatuari bidea zabaltzen. Lurraldea eta sozioekonmia'' (2012).
Lanaren eta Gizarte Sgurantzaren Zuzenbideko irakaslea UPV/EHUn. UEUkidea.
UEUko Ekonomia saila eta GEZKIko kidea.
Filologian lizentziatua, Gaindegiako koordinatzailea, UEUkidea.
Twitter: @imanolesna
Kazetaria. ELA sindikatuan Negoziazio Kolektiboko arduraduna, gizarte mugimendu ezberdinetako militante legazpiarra.
Zuzenbidean doktorea. EKAI CENTER-eko lehendakari exekutiboa. UEUkidea.
Ikastaro trinkoa da. Alde batetik irakasle bakoitzak gaiaren inguruko ikuspegi propioa eskainiko digu, ondoren Gaindegiak egungo lan merkatuan Euskal Herriko lurralde desberdinetako errealitatea ezagutarazteko. Parte hartzaileen galdera eta zalantzei erantzuna emateko eztabaida saio bat aurreikusiko da bukaera aldean.
Interesa duen orori.
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
09:00-09:35 |
Lan-harremanak Euskal Herrian: azken erreforma laboralen eragina eta euskal esparru propioa. |
|
09:35-10:10 |
Lan-harreman kultura estatu txikietan. Zer ikasi dezakegu euskaldunok Austriatik eta Danimarkatik? |
|
10:10-10:45 |
Lan erreformaren gainetik, lan eredu propioa (Euskal Herrian). |
|
11:00-11:30 |
Atsedena |
|
11:30-12:05 |
Lan harremanen eraldaketa: oinarrizkoa bezain ezinezkoa. |
|
12:05-13:10 |
NER Group: harreman-estilo berri bat. |
|
13:10-13:45 |
Lan harremanak eta garapen eredua. |
|
15:00-15:35 |
Egun Euskal Herrian dugun lan merkatuaren aldagi nagusiak. |
|
15:35-17:00 |
Eztabaida eta gogoetarako tartea. |
Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak homologatzeko prozeduran onartutako ikastaroa.
Homologazio kodea: 1468348021
Parte-hartze ziurtagiriaren inguruko xehetasunak: