Udako Ikastaroak :: Informatika
Eusko Jaurlaritzaren irakasleen formaziorako plangintzaren bidez homologatutako ikastaroa (ikusi argibideak behean).
Ikastaro honetan git bertsio-kontroleko sistema banatua eta github zerbitzua azalduko dira. Bertsio-kontroleko sistemak kodea kudeatzeko tresnak dira. Sistema hauek aukera ematen dute iturburu-kodeak denboran zehar jasandako bilakaera aztertzeko, eta nahi izanez gero aldaketaren bat desegiteko. Bertsio-kontroleko sistemak ezinbestekoak dira programatzaile talde batek proiektu berean elkarrekin lan egiteko garaian. Horrela, software libreko proiektu gehienak (ia guztiak), bertsio-kontroleko sistemen bidez kudeatzen dira.
Tradizionalki, bertsio-kontroleko sistemak zentralizatuak izan dira, zeinetan zerbitzari zentral bat dagoen, software-proiektuaren bertsio “ofiziala” gordetzen duena. Bertsio-kontroleko sistema banatuetan, berriz, ez dago zerbitzari zentralizaturik. Horren ordez, garatzaile bakoitzak gordailu osoa gordetzen du, hots, kodea eta bere historia guztia.
Ikastaro honetan git bertsio-kontroleko sistema banatua landuko dugu (http://git-scm.com/).
Nahiz eta git bertsio-kontroleko sistema banatua izan, software-proiektuaren gordailua zerbitzari batean egoteak abantaila ugari ditu, batez ere proiektua lan talde batek garatu behar badu. github (http://github.com) ostalaritza zerbitzua da, git bidez sortutako software-gordailuak gordetzen dituena. Horretaz gain, github kode irekiko sare soziala dugu, eta haren bidez garatzaileak elkarrekin komunikatzeko hamaika bide eskaintzen ditu.
Informatika Doktorea, IXA taldeko (UPV/EHU) ikertzailea.
Hauek dira landuko diren gai nagusiak:
1. Bertsio-kontroleko sistema banatuak: git
2. github ostalaritza-zerbitzua
Eskuratu hemen ikastaroko apunteak: Bertsio-kontroleko sistema banatuak: git eta github.
Ikastaroa bi zati nagusitan banatuko da. Lehenengo zatian, git sistema aurkeztuko da, eta bere bidez buru daitezkeen eragiketa ohikoenak azalduko dira. Bigarren zatian github zerbitzua erakutsiko da, eta github bidez proiektuak kudeatzen erakutsiko da. Bi zatietan hainbat ariketa burutuko dira.
Informatikariei, kode irekiaz interesatuta dauden guztiei, solftware garapena hobetzeko interesatuta daudenei.
Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak homologatzeko prozeduran onartutako ikastaroa.
Homologazio kodea: 1468348024
Parte-hartze ziurtagiriaren inguruko xehetasunak: