Udako Ikastaroak :: Musika, Hezkuntza
Eusko Jaurlaritzaren irakasleen formaziorako plangintzaren bidez homologatutako ikastaroa (ikusi argibideak behean).
Haur Hezkuntzako gelan nahitaezkoa da musikaren bizipena eta erabilera ikaslearen garapen osoa lortzeko, soinuak, isiluneak eta musika-lanak norberaren autonomia pertsonala, ingurunearen ezaguera eta komunikatzeko tresna baliagarriak dira eta.
Haurraren entzumena, adierazpena eta sormena lantzeko egingo ditugun jarduera praktiko, labur eta desberdinetan gorputza, ahotsa eta tresnak erabiliko ditugu, giro musikal, ludiko eta afektibo batean.
Beraz, mugimendua eta dantzak, ahotsa eta tresnak erabiliko ditugu bi egun horietan musikaz blai geratzeko, musika bizi eta egiteko!
Goi-mailako musika irakaslea, doktorea, kontserbatorian eta musika-eskolan irakaslea izanda, egun UPV/EHUko Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolako musika irakaslea.
Ikastaroa nagusiki praktikoa izango da.Erabilitako teoria, praktikan aplikatutakoa kokatzeko baliagarria izango da.Jarduerak laburrak izango dira, bakarkakoak zein taldekoak ere bai.
Haur Hezkuntzako irakasle eta hezitzaileei. Soinua eta musika-lanak hezkuntza baliabidetzat erabili nahi dituen edonori.
Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak homologatzeko prozeduran onartutako ikastaroa.
Homologazio kodea: 1468348013
Parte-hartze ziurtagiriaren inguruko xehetasunak: