Udako Ikastaroak :: Soziologia
Herri mugimenduak eta herri ekimenak, beren aniztasunean eraikitzen dituzten praktika politikoen bitartez, modu osatuago batez birplanteatzen ari dira jendartean dauden botere eta zapalkuntza harremanak, baita eraldaketa emantzipatzaileak ulertzeko moduak ere.
Izan ere, jendarte-eredu kapitalista eta patriarkal honetan bizi ditugun gutxiespen, subordinazio eta zapalkuntza moduak asko dira. Eta menpekotasun modu horiek erresistentzia eta borroka modu anitzak sortzen dituzte: emakumeena, langileena, gazteena, adinduena, emigranteena, gutxiengo linguistiko eta kulturalena, komunitate nazionalena, homosexualena, baserritarrena, ekologistena, aniztasun funtzional fisiko edo burukoa dutenena,...
Horren ondorioz, eraldaketa sozialerako agentea ez da bakarra, subjektu plurala eta sarritan kontraesankorra baizik; zapalkuntza eta diskriminazio horiek pertsona bakoitzean konbinazio ezberdinetan pilatu eta artikulatzen baitira. Horrela, gutariko bakoitza arlo batean (edo batean baino gehiagotan) gutxietsia eta zapaldua izan daiteke, eta beste batzuetan aldiz pribilegiozko aldean egon, edota baita gutxiesten duten jarrera zapaltzaileak agertu ere.
Horregatik, emantzipazio pertsonalerako eta kolektiborako prozesuak sortzekotan, modernotasun inperialista, patriarkala eta kapitalistak ezarri dituen era askotako asimetria eta zapalkuntzekin amaitzeko prozesu osagarrien bitartez sortuko ditugu.
Izan ere, nahi baino gehiagotan nagusitasuna duten eredu patriarkalak, klasistak eta hegemonikoak barneratu ditugu; eta eguneroko harreman-esparru ezberdinetan politikoak diren botere-harremanetan ari garenez, gure ideiak, jarrerak, gorputzak eta praktika batzuk deseraiki eta berreraiki behar ditugu norabide emantzipatzailean. Horregatik, askabide pertsonalak eta kolektiboak sustatu nahi izatekotan, arlo pertsonala, antolakuntzarena eta historiko-estrukturala elkarloturik pentsatu nahi ditugu; eta askapen prozesuak etengabekoak eta amaierarik gabekoak, inor ez baita behin betiko askatzen edo subjektu emantzipatzaile bezala behin betiko “graduatzen”.
Ikastaro honetan gai hauek landuko ditugu norberaren bizipenetatik abiatuta eta barrura begira –norberaren aktibismo politikoari begira eta kolektiboen barne funtzionamenduari begira– zein kanpora begira ere –herri aktibazioa eta eragin politikoa sendotzeari begira: bai desobedientzia eta borroka moldeen alorrean zein komunikazio teknologien alorrean.
Ikastaro hau Joxemi Zumalabe elkartearekin elkarlanean antolatu da.
Eleak mugimendua.
Soziologoa, Hezkuntza Zientzietan diplomatua, herri mugimenduetako kidea eta preso ohia.
Unibertsitatea.net atarian elkarrizketa
Joxemi Zumalabe Fundazioko kidea. EHUko irakaslea.
unibertsitatea.net atarian duzue irakasleei egindako elkarrizketa.
Parte Hartuz ikerketa taldeko kidea.
Parte Hartuz ikerketa taldeko kidea.
Joxemi Zumalabe Fundazioko kidea.
twitter: @JoxemiZubalabe
1) Bizipen pertsonala zein kolektiboaren bitartez, bizi ditugun gutxiespen, subordinazio eta zapalkuntza modu ezberdinen inguruko gogoeta egitea.
2) Militantzia eta aktibismo politikoaren alorrean, kideen arteko botere-ezberdintasunak sortzen dituzten faktoreak identifikatzea eta barne funtzionamenduan duten eragina aztertzea.
3) Herri aktibazioa eta eragin politikoa sendotzeari begira, desobedientzia eta borroka moldeen inguruko gogoetarako espazioa zabaltzea.
4) Sare sozial digitalen erabilera lantzea: zer eskaintzen digute sareok parte-hartzea handitzeko? Eta gure egiturak demokratizatzeko? Nola eragiten dute sareok gure militantziaren inguruko pertzepzioan?
Metodologia parte hartzailea: talde dinamikak. Gogoeta kolektiboa eta bizipen integrala landuko duen metodologia.
Gaian interesa duen orori. Baita herri ekimen eta mugimenduetan lan egiten duen orori ere.
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
10:00-11:30 |
Herri mugimenduen jardunean sakontzen: talde gogoeta. |
|
11:30-13:30 |
Zapalkuntza ugari, askabide a(u)nitz. |
|
13:30-15:00 |
Bazkaria. |
|
15:00-16:30 |
Militantzia ereduen lan ildoaren ondorioak. |
|
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
10:00-11:30 |
Sare Sozialen erabileran sakonduz. |
|
11:30-12:00 |
Atsedenaldia. |
|
12:00-13:30 |
Desobedientzia zibila eta borroka moldeak. |
|
13:30-15:00 |
Bazkaria. |
|
15:00-16:40 |
Herri Harresiaren inguruko gogoeta. |
|
Ikastaroa Gernikan da eta bertan lo egiteko aukera egongo da. Interesa daukanak, idatzi edo deitu: 946015259 orokorra@joxemizumalabe.org