Udako Ikastaroak :: Hezkuntza

Eskola komunitatean eta komunitatea eskolan: XXI. mendeko erronkak.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 15.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2013(e)ko maiatzaren 13a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2013(e)ko uztailaren 15a

Gaur egungo haurrak etorkizuneko helduak izango dira, hezkuntza sistema aldaketarako baliabidea da eta gizartea hezkuntza sistemako parte da. Nolako eskola nahi dugun jakin behar dugu eta horretarako eskaintza desberdinak ezagutu behar ditugu, gurea eraikitzeko. Zer proposatzen dute partidu politiko desberdinek? zer irizpide bultzatzen dituzte Europatik? Nola lortu dezakegu nahi dugun hori? Honetarako oinarri teorikoa ezinbestekoa izango da, hortik abiatuta XXl. Mendeko eskola eraikitzeko.

Irakasleak

  • Lorena Egidazu Ormazabal

    Hezkuntza izan da beti nire proiektua eta horregatik kooperatiba txiki bat sortu nuen. Ikas prozesuan laguntzen diegu baliabide desberdinak erakutsiz, hauek barneratu eta bidea bakarrik jarraitu ahal izateko. Urteekin matematiketan espezializatu garela esan dezakegu, matematikak era manipulatibo eta erronken bidez landuz. Bakarkako saioak nahiz taldekoak egiten ditugu, abstrakziorako bidea landuz, tamalez batzuk berez lortzen ez dutelako. Ikastetxe desberdinetan ere jarduten gara ikastaroak ematen. Matematika manipulatiboak egunerokotasunean txertatuz.

  • Eli Moreno Carrillo

    Psikologian lizentziatua. Hezkuntza publikoan 2008-2013, orientazioan eta dozentzian. 2000tik gaur egun arte, heziketarekin harremana duten hainbat formakuntzaren arduraduna: bitartekaritza, heziketa emozionala, sexualitatea eta generoa...

    Unibertsitatea.net atarian elkarrizketa.

Helburuak

  • Eskola tradizionalaren oztopoak eta onurak aztertzea.
  • Eskola inklusiboak dituen erronkak ezagutzea.
  • XXI.mendeko eskolak eman beharko lituzkeen erantzunei buruz hausnarketa bultzatzea.
  • XXI.mendeko eskolaren beharrei erantzuteko baliabide sorta ezagutzea.

Edukiak

  • Eskola tradizionalaren emaitzak.
  • Konstituzioaren 27. artikulua : Eskola Ituna.
  • Partidu politikoen hezkuntza programa.
  • Eskola inklusiboa lortzeko irizpideak.
  • Izaten ikasi: autonomia, ardura, kritikotasuna, norbanakoaren talentuak - Elkarbizitzen ikasi : enpatia, gatazken ebazpena,ingurunearen ezagutza eta egitasmo amankomunak.
  • Egiten ikasi: egoerei aurre egiteko konpetentzia, lanerako konpetentzia, talde lana eta ikasketa eta lanaren uztarketa.
  • Ikasten ikasi: oinarrizko heziketa gai desberdinetan sakondu ahal izateko.

Metodologia

Ikastaro teoriko-praktikoa izango da. Hausnarketa eta partaidetza bultzatzeko teknikak erabiliko dira. Metodologia aktibo eta partehartzailea.

Nori zuzendua

Hezkuntza formalean lan egiten edo eta lan egitea nahi dutenei. Aldaketa posible dela sinesten dutenei.

Egitaraua

2013-07-22
Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-14:00

XXI. mendeko eskola.

2013-07-23
Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-14:00

Egiten eta ikasten ikasi.

2013-07-24
Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-14:00

Izaten eta elkarbizitzen ikasi.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.org, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.